ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Adierazpen instituzionala

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 1763ko uztailaren 2an Ordizian egindako Osoko Bilkuran, batzarkide talde batek Gipuzkoa garatzeko plan bat aurkeztu zuen. Berau onartu eta urtebetera, Euskalerriko Adiskideen Elkartea eratu zen, "Gizarte baterako Plana" egikarituko zuen lantaldea hain zuzen. Gipuzkoan jaio zen aurrera bide hau; Gipuzkoarrak ziren bere sortzaileak, eta Gipuzkoarentzat sorrarazia izan zen.

En las Juntas Generales de Gipuzkoa celebradas en Ordizia el 2 de julio de 1763, un grupo de junteros presentó en el Pleno el "Plan de una sociedad". Un año después se crearía la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, un grupo de trabajo para poner en marcha el plan que tuvo su origen y planteamiento dentro de y para Gipuzkoa.

 

Urte hartatik hona, asko izan dira Euskalerriko Adiskideen Elkarteak Gipuzkoari lehenbizi, eta Euskal Herriko beste probintziei gerora, egin izan dizkion ekarpenak: arlo zientifiko, literario, kultural, nekazal, industrial, ekonomia, medikuntza edo merkataritzan besteak beste.

Desde aquel año y hasta hoy, muchas han sido las aportaciones que la RSBAP ha hecho a la sociedad gipuzcoana primeramente y después a la vasca; aporataciones en el ámbito científico, literario, cultural, agrícola, industrial, económico, médico o mercantil, entre otros.

 

Garai zailetan berrikuntza erabili zuten lan tresna gisa, eta gizartea eraldatzea lortu zuten. Europara eta mundu zabalera ireki zituzten begi eta buruak; Euskal Herri modernoari ateak zabaldu zizkioten eraldaketa behar zuen garaian. Gaurko Batzar Nagusien aintzindari izan ziren ordezkari horiek, eta beraien kemen eta asmamena aintzat hartzen ditugu.

Eligieron la innovación como herramienta para cambiar tiempos difíciles. Abrieron los ojos hacia Europa y hacia el mundo; abrieron la puerta a una Euskal Herria moderna. Aquellos procuradores son los antecesores de estas Juntas Generales, y queremos reconoces su osadía e ingenio.

 

Elkarte honek Gipuzkoari egindako ekarpena eskertu asmoz, eta bere sorreraren 250. urteurrenean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzordeak honako Erakunde Adierazpena onartu du:

Con objeto de reconocer la labor que la RSBAP ha hecho por Gipuzkoa, y conmemorando el 250 aniversario de su creación, la Junta de Portavoces de las Juntas Generales de Gipuzkoa aprueban la siguiente Declaración Institucional:

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Euskalerriko Adiskideen Elkarteak 250 urtetan zehar Gipuzkoar eta euskal gizarteari ekarri dizkion aurrerapenak aintzat hartzen ditu, eta bere esker ona erakusten diote.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa reconoce el gran aporte hecho por la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País a Gipuzkoa y a Euskal Herria, y muestran su más sincero agradecimiento.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek egungo egoeran ekintzailetasunaren eta berrikuntzaren garrantzia zein beharra azpimarratzen dute, garaiko batzarkideek egin zuten bezala, hauen sustapenaren bitartez soilik lortuko baita gizartea balore zein proiektuetan haztea, eta geroak dakartzan erronkei aurre egitea.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa subrayan la importancia y necesidad del emprendizaje y la innovación en situaciones difíciles, tal y como lo hicieron los procuradores de la época, ya que solamente mediante la promoción de éstas crecerá la sociedad en valores y en proyectos, y podrá hacer frente a retos futuros.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Euskalerriaren Adiskideen Elkartea bezalako ekintzaile taldeen ekarpena eskertzen dute, eta Gipuzkoa bide berrietan jartzeko egitasmoak aurkeztera gonbidatzen dituzte.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa agradecen las aportaciones hechas por organizaciones y sociedades como la RSBAP, y las invitan a estudiar nuevas maneras para encaminar Gipuzkoa.

 

4. Gipuzkoako Batzar Nagusiek hurrengo urtean, 2014ean, Euskalerriko Adiskideen Elkarteak bere 250. urteurrena ospatu eta gogoratzeko ekimen ezberdinetan parte hartuko dute, eta deia gipuzkoar zein euskalerritar guztiei zabaltzen die.

4. Las Juntas Generales de Gipuzkoa participarán el año que viene, 2014, en los actos de celebración del 250 aniversario de la creación de RSBAP, y extienden dicha invitación a toda la sociedad gipuzcoana y vasca.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.