ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Demogazte: esperientzia bikaina

Urtarrilaren 30ean hitzordu berezia izan genuen Batzar Nagusietan: Gipuzkoako lau ikastetxetako 80 bat neska-mutilen etorrera Urretxu-Zumarraga ikastolatik, Tolosako Herrikidetik, Zarauzko Lizarditik eta Donostiako Lauaizetatik. Lehen aldiz izan da Batzar Nagusietan gazteen Osoko Bilkura, kultura politiko demokratikoaren ikastaro pilotua amaitzeko. Demogazte izeneko ikastaro hori Gipuzkoa nahiz Euskadiko erakundeak eta inguruko herrialdeetakoak gazteei ezagutarazteko pentsatua izan da.

 

16-17 urteko neska-mutilek beraiek esandakoaren arabera, botoa emateko adinera hurbiltzean, heziketa politiko demokratikoaren beharra nabari dute gazteek. Argi diote Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek antolatutako eta HeziZerb elkarteak garatutako esperientzia hau probetxuzkoa gertatu zaiela eta eskola-heziketan txertatu beharko litzatekeela kultura politiko demokratikoaren gaia.

 

 

Dokumentuak:

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.