ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Gipuzkoako Batzar Nagusiek hitza ematen diete terrorismoko biktimei

Arrosa txuria
Rafaela Romeroren adierazpena

 

 

Gipuzkoako Foru Ganbarako presidenteak, RAFAELA ROMERO andreak, adierazi duenez, Batzar Nagusiek terrorismoaren biktimak errekonozitzeko xedez urtero burutzen duten egintzaren helburua da indarkeria terrorista jasaten dutenen, "terrorismo mota guztietako biktima guztien" errekonozimendu publiko eta politikoa lortzeko hasitako prozesuarekin aurrera egitea; eta errekonozimendu hori "edukiaz eta esanahiaz hornitutako oroimenezko egintza baten bidez burutzea, arinkerietan erori gabe".

 

Lehendakariaren esanetan, Foru Legebiltzarrak gaur burutu duen egintza honetan nabarmendu nahi dena da "politikak eta erakundeek duten obligazioa, oinarriak ezartzeko eta zutabeak egiteko, biktimek jasandako indarkeria, etorkizunean, gure herriko historiaren zati izan dadin, eta hobeak izaten lagun gaitzan; eta aldi berean, Gipuzkoako herritarrek bakearen eta giza eskubideen defentsaren alde hartutako konpromisoa sendotzeko tresna izan dadin".

 

 

Egintza honetan, terrorismoaren sei biktimek izan dute hitza: Josu Elespe (Froilan Elespe, ETAk hildako zinegotzi sozialistaren semea), Jorge Mota (ETAk hildako Angel Mota Iglesias, espetxeetako funtzionarioaren anaia), Sandra Carrasco (ETAk hildako Isaias Carrasco, zinegotzi sozialista ohiaren alaba), Pilar Zubiarrain (Altzoko EAJ-PNVko zinegotzia, jazarpen indarkeriaren biktima), Jose Maria Calleja (ETAk mehatxatutako kazetaria), Pilar Elias (ETAk hildako Ramon Baglietto, UCDko militantearen alarguna), Jesus ramirez (martxoaren 11ko atentatuaren biktima) eta Jose Antonio Rekondo (batzarkidea eta jazarpen indarkeriaren biktima, Hernaniko alkate izan zenean).

 

Gonbidatuen artean, beste 60 pertsona ere bertan izan dira, biktima eta elkarteetako ordezkari gisa; besteak beste, Fundación Víctimas del Terrorismo, Acvot, Covite, Fundación Fernando Buesa eta Asociación de Cuerpos y FSE víctimas del terrorismo.

 

Era berean, erakundeetako ordezkari hauek izan dira: Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Izaskun Bilbao, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria; Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramalea; Mikel Cabieces, Gobernuak Euskal Herrian duen delegatua; eta Jokin Bildarraitz, Eudeleko lehendakaria. Bertan izan dira, halaber, Jose Manuel Rodriguez Uribe, Barne Ministerioko Biktimak Artatzeko bulegoko zuzendaria, judikaturako eta fiskaltzako kideak, eta foru diputatuak.

 

Batzar Nagusietako presidenteak adierazi duenez, "kontua ez da egintza soilak baino izango ez diren ekitaldiak eta errekonozimenduak antolatzea, baizik eta helburu nagusia egi bihurtzea, hau da, terrorismoaren biktimak izan direnen testigantza gipuzkoar guztion etxean jasotzea". Romeroren esanetan, gaurko ekitaldi honetan "aurrez aurre jakin nahi izan dugu biktimengan badagoela giza dimentsio bat intimoagoa dena; egintza terrorista bakoitzaren aitzina eta gibela daudela. Eta hori, protagonisten ahotik entzun nahi izan dugu".

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.