ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Uztailaren 2an Oñatin egingo den Osoko Bilkura Ibiltariaren garapenaren kronograma

 

10.30 Dantzarien harrera. Alkateak Presidenteari aginte makila eskura emango dio.

 

10.40 Sartzen joango dira: gonbidatuak, batzarkideak, diputatuak eta mahaikideak.

  • Atarian, klarinek Gipuzkoako ereserkia joko dute.
  • Agintariak (Presidentea, Diputatu Nagusia eta Alkatea) udaletxera sartuko dira, mazadunek gidaturik.

 

10.50 Udaletxeko sarreran, ohorezko liburua sinatuko dute.

  • Presidenteak eta Diputatu Nagusiak Udalaren ohorezko liburuan sinatuko dute.
  • Alkateak Batzar Nagusien ohorezko liburuan sinatuko du.
  • Gainerako guztiak bilkura aretoan sartzen eta esertzen joango dira.

 

11.00 Osoko Bilkurari hasiera emango zaio.

  • Presidente andreak hartuko du hitza, Alkate jaunari emateko.
  • Alkate jaunaren hitzaldia.
  • Presidente andrearen hitzaldia.
  • Osoko Bilkurako gaiak:
    • Ebazpen-proposamenaren eztabaida eta bozketa, bidezkoa bada: zamaketa-sektorea erreformatzen duen 4/2017ko otsailaren 24ko Errege Lege Dekretua arbuiatzeko, EH Bildu batzarkide-taldeko Judit García andreak aurkeztua.
    • 2018ko uztailaren 2ko datorren Osoko Batzar ibiltaria egingo den lekua finkatzea (Zumaia).

 

Osoko Bilkura amaitzen denean, denak zutik gaudela, klarinek Agur Jaunak joko dute.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.