ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzarkideak Balenciaga Museoko -The Givenchiaga Family- erakusketan

2026-03-27

2026-balenciaga 01 2026-balenciaga 02 2026-balenciaga 03 2026-balenciaga 04 2026-balenciaga 05 2026-balenciaga 06
BATZARKIDEEN IKUSTALDIA BALENCIAGA MUSEORA

“The Givenchiaga Family” deitu zion The Observer argitalpen britainiarreko kazetari batek 1960an Cristobal Balenciagak eta Hubert de 
Givenchyk aurkeztu zituzten bildumei, bi jostunen arteko kidetasuna adierazteko. 

Givenchyk Balenciagarekin ikasi zuen josten; maisu-ikasleen lanen ahaidetasuna kontuan hartuta eta Givenchy jaio zela datorren urtean 100 urte beteko direla-eta, Givenchiagatarren erakusketa ireki du Getariako Museoak 1956tik 1972 artean Balenciagak eta Givenchyk egindako zenbait soinekorekin, horien artean euskal jostunak frantsesari emandako gaueko soineko hori brodatua.  

Erakusketaren aurkezpenean izan dira Batzar Nagusietako ordezkariak, EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Estitxu Elduaien batzarkideak, EAJ-PNVko Amaia Etxeberria eta Juan Luis Silanes eta PSE-PSOEko Iñaki Ruiz eta David de Miguel, hala nola Kulturako diputatu Goizane Alvarez eta foru departamentuko zuzendari Mari Jose Telleria eta Ana Priede.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.