ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Organoak eta Batzarkideak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Fitxa pertsonala

 

Larrañaga Aguirre, Esther(r)en argazkia
  • Larrañaga Aguirre, Esther
  • Azpeitia, 1960-11-26
  • Hauteskundetako hautagai-zerrenda: Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco
  • Hauteskunde barrutia: Deba Urola
  • Batzarkide taldea: Euzko Abertzaleak
  • Lanbidea: Zuzenbidean lizentziatua

 

  • V Legegintzaldia
  • Alta: 1995-06-23
  • Baja: 1999-07-01

 

Batzar Nagusien Lehendakari aukeratu zuten, 1995eko ekainaren 23an. Kargu hori hartu zuen lehen emakumea izan zen. Batzorde Iraunkorraren eta Araudi Batzordearen Lehendakari izan zen, halaber. Bere karguan ari zen bitartean, kezka agertu zuen indarkeriak Gipuzkoako bizitzan zuen eragin gaiztoagatik. Agurtze-hitzaldian, orduko bi kasu aipatu zituen: José Mª Aldaia ETAk bahitutako enpresaburua eta Lasa eta Zabalaren auzia. Aldaiari zegokionez, hura berehala askatzeko eskatu zuen, eta Lasa eta Zabala kasuari buruz, berriz, giza eskubideen bortxaketaren adibiderik larriena zela adierazi zuen. Batzar Nagusiak “eztabaida-leku nahi ditut. Hemen, hitzaren indarra izango da nagusi, eta guri dagokigu hori hala izan dadin. Lortu dezagun, guztion artean, gaur hasten dugun Legegintzaldi hau parte-hartze tolerantearen, asmoen eta proiektuen alderaketaren Legegintzaldia izatea. Eztabaida-leku honetan geure adostasunak eta desadostasunak agertu behar ditugu”.

 

 

 

Batzarkideak zertan parte hartzen duen Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Leg organoa duen kargua Alta Baja
5 Osoko Bilkura BBNNetako lehendakaria 1995-06-23 1999-04-19
5 Mahaia BBNNetako lehendakaria 1995-06-23 1999-07-01
5 Batzorde Iraunkorra Lehendakaria 1995-06-29 1999-07-01
5 Erregelamendu Batzordea BBNNetako lehendakaria 1995-11-16 1999-04-19

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.