Lehendakariak Batzar Nagusiak ordezkatzen ditu, lanak bide onetik joatea ziurtatzen du, osoko bilkuretako eztabaidak zuzentzen ditu eta bertan ordena zaintzeko eskumena du.
Hauteskundeetara erakunde politiko, talde, koalizio edo alderdi berean aurkeztu diren batzarkideak batzarkide talde izenekotan biltzen dira. Talde bakoitzak gutxienez hiru kide izan behar ditu.