ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Organoak eta Batzarkideak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzorde Iraunkorra

Batzarkide taldeen bozeramaileek, Mahaiko kideekin batera, Batzorde Iraunkorra osatzen dute, Batzar Nagusien lehendakariaren zuzendaritzapean.

 

Organo honi dagokio Ganberaren ahalmenak zaintzea hau bilduta ez dagoenean, bilkura-aldia ez delako edo deseginda dagoelako.

 

Batzar Nagusien agintaldia amaitzen denean, Osoko Bilkurari dagozkion eta atzeratu ezin diren egitekoak betetzen ditu eta erabakiak hartzen ditu. Bi bilkura-aldien bitartean, gehiengo osoak hala erabakita, deialdiak egiten ditu Osoko Bilkuretarako edo, hala dagokionean, edozein batzorderen bilkuretarako.

 

Batzorde Iraunkorrak aztertu dituen gaien eta hartu dituen erabakien berri emango du Ganberaren hurrengo Osoko Bilkuran.

 

Batzorde Iraunkorrak gehiengo soilez hartuko ditu erabakiak, boto haztatuaren bidez, batzarkide taldeek kopuruz duten garrantziaren arabera.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.