ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Herritarrak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Laguntzen deialdia irabazi-asmorik gabeko elkarteen nazioarteko lankidetzarekin lotutako proiektuetarako

 

 

Gipuzkoako Batzar Nagusi hauetako MAHAIAk, 2020ko ekainaren 9an egindako bileran, ERABAKI hau hartu du, besteak beste:

 

Zerbitzu juridikoek egindako proposamen-oharra ikusita, Mahaiak honako hau erabaki du:

 

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako laguntzen oinarri arautzaileak onartzea, nazioarteko lankidetzarekin lotutako proiektuetarako.
  • Laguntza horien deialdia egitea. Deialdia, oinarri arautzaileekin batera, Gipuzkoako Batzar Nagusien aldizkari ofizialean eta erakundearen webgunean argitaratuko da.
  • Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 30ean amaituko da.

 

Donostian, 2020ko ekainaren 9an.
Lehendakaria
Xabier Ezeizabarrena Saenz

 

 

Aurkezteko epea

 

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 30ean amaitzen da, 13.00etan. Eskaera egiteko, eskabidea eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako erregistroan (Miramon pasealekua 164, Donostia), emailez (idazkaritza@bngipuzkoa.eus) edo legez ezarritako beste edozein bide erabilita.

 

Eskaerak aurkezteko epea amaitu da.

 

Dirulaguntzetara bideratutako gehieneko zenbatekoa, guztira: 51.900 euro.

 

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.