ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
Iragan urriaren 10ean heriotz-zigorraren aurkako Nazioarteko eguna ospatu zen. Gipuzkoako Foru Parlamentua heriotz-zigorraren aurka agertu zen zenbait ekimenen bidez. Ekimen horiekin heriotz-zigorrak Batzar Nagusi hauetan eragiten duen mespretxua irudikatu nahi zuen, zigor krudel, anker eta atzerabueltari gabekoa baita eta zigor hori jasotzen eta aplikatzen duten estatuen eratzun kriminala da. Heriotz-zigorra izuaren, krudelkeriaren, bizitzarekiko mespretxuaren ikurra da. Horregatik, astebeteko epean eta urriaren 10era bitarte, Batzar Nagusiek, euren web orrian, tarte berezia eskaini zioten heriotz-zigorra desagertarazteko borrokari, eta Pablo Ibarren heriotz-zigorraren aurkako elkartearen eta Amnesty International-en link-ak jarri ziren, heriotz-zigorraren aurkako borrokan elkarte zibilek egiten duten lanaren erakusgarri. Foru Parlamentuak tarte berezia egin nahi izan zion jatorri gipuzkoarra duen Pablo Ibar gazteri, urteak baitaramatza Floridako espetxe bateko heriotzaren korridorean. Gaiaren garrantzia ikusita, Kamarak tarte hau mantentzea erabaki du, eta gipuzkoarrak animatzen ditu Pablori idaztera eta berarekin harremanetan jartzera, bere errugabetasuna frogatzeko eta Floridako estatuaren eskutan ez hiltzeko borroka honetan elkartasuna eta babesa adieraziz.
Horrez guztiaz gain, iaz bezala, eta Heriotz zigorraren aurkako astean zehar, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzan kandela bat egon zen piztuta -Estatu Batuetan exekuzioen bezperan egiten den bezala- heriotz zigorra ankerra eta ulergaitza dela gogorarazteko. Zigor hori ordenamendu juridikoetan jasotzeak eta aplikatzeak gizateria gorritu eta lotsatzen du. Era berean, blog bat ireki zen, eta, bertan herritarrek euren mespretxua adierazi zuten ekintza krudel eta anker honen aurrean.
Atenasko Meandro"Zorigaitzean itxaropenak salbatzen du pertsona"
Pablorengatik eta heriotz-zigorraren aurka, izan dezagun itxaropena.
Eskerrik asko guztiei ekimen honetan parte hartzeagatik,
RAFAELA ROMERO POZO
Gipuzkoak Batzar Nagusietako lehendakaria
Idatzi ahal izateko Pablo Ibarren helbidea:
PABLO IBAR L31274-P-5116
UNION INSTITUTIONAL
7819 NW 225 th
RAIFORD, FLORIDA, 32026
USA
ORRI-OINA: