ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2025-07-09
DONOSTI CUP: FUTBOLA GIZARTERATZEKO
"Dragones de Lavapiés" nesken futbol taldea izan da Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Tanzaniako "Future Stars" elkartearen arduraduna. Xabier Ezeizabarrena erakundeko lehendakariak eta batzarkide-taldeetako ordezkariek egin diete harrera.
Osoko Bilkuren aretoan jarri dira jokalariak, 14 urteko neskak, eta Tanzaniako taldeburua. Ezeizabarrenak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez mintzatu delarik, esan du "talde-lanak futbolerako eta bizitzarako garrantzia" duela, "taldean ikasten denagatik" eta "irabaztea beti ez dela printzipalena".
"Dragones de Lavapiés"-eko jokalarietako batek, futbol taldean aritzeak "integraziorako balio" diela adierazi du, eta errefuxiatuak izan ziren edo kalean bizi izandakoentzako laguntza handia izan dela.
"Future Stars" elkarte afrikarreko arduradunaren arabera, berriz, "berdintasuna ikasteko balio du taldean futbolean aritzeak". Batzar Nagusiek 4.000 eurorekin babestu dute Donosti Cup aurtengo txapelketan.
ORRI-OINA: