ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA

DECLARACION INSTITUCIONAL DE RECHAZO A LA VIOLENCIA CONTRA LAS MUJERES

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak, 2013ko abuztuaren 27an, honako ERAKUNDE-JAKINARAZPENA egin du, Bergaran hildako langilearen heriotza salatzeko.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa, el 27 de agosto de 2013, publica la siguiente COMUNICACION INSTITUCIONAL, lamentando la muerte de un trabajador en Bergara.

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak publikoki salatu nahi du eta bere gaitzespena adierazi nahi du lan-ezbeharrekiko, eta bere nahigabea eta dolua adierazi nahi du Bergaran gertatu den heriotzaren aurrean. Era berean, hildako langilearen senitarteko, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa adierazi nahi die.

1. La Presidencia de las Juntas Generales de Gipuzkoa hace pública la denuncia ante los accidentes laborales y muestra su pesar y dolor ante este nuevo fallecimiento que se ha producido en Bergara. Asimismo, la Presidenta manifiesta su solidaridad y apoyo a la familia, amistades y compañeros y compañeras del trabajador fallecido.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak salatu nahi du, halaber, istripuak ekidin beharra dagoela nola edo hala. Abiadura Handiko Trenaren lanak hasi zirenetik, heriotza ekarri duen 7. istripua da hau.

2. La presidencia de las Juntas Generales de Gipuzkoa quiere poner de manifiesto que los accidentes laborales hay que evitarlos cueste lo que cueste y por encima de todo. Desde que se empezaron las obras del Tren de Alta Velocidad, es el séptimo accidente mortal que hemos de lamentar.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak berresten du pertsonak, eta hein batean langileak direla gure herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoaren muina. Horregatik jotzen du ezinbestekotzat lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.

3. La presidencia de las Juntas Generales de Gipuzkoa reitera que las personas, y sobre todo las personas trabajadoras son centro del desarrollo social y económico social de nuestro país. Por esta razón cree indispensable impulsar campañas sobre salud laboral y seguridad en el trabajo, así como la exigencia del cumplimiento de las normas de prevención de riesgos laborales.

 

Ildo horretan, enpresetako partaide guztiei dei egiten die laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete dezatela eskatuz. Langileei, berriz, lan-arriskuen aurrean tentuz ibiltzeko eskatzen diete, pertsonen bizitzak akabatu baitaitezke, oraingo honetan gertatu den bezala.

En ese sentido, hace un llamamiento tanto al sector empresarial, al que se le exige el cumplimiento estricto de la normativa sobre seguridad y salud en el trabajo, como al conjunto de trabajadoras y trabajadores, para prevenir los riesgos laborales, que como en esta ocasión, pueden acabar con la vida de una persona.

 

Lan-istripuak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira. Lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna.

La siniestralidad laboral es una lacra de nuestro sistema económico-social. La mayor defensa contra los riesgos laborales son la prevención y la formación que procuran el bienestar, conocimiento y seguridad de los trabajadores y trabajadoras.

 

4. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen die lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinazioan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.

4. Por todo ello, insta a todas las instituciones nuevamente a colaborar en la realización de proyectos sobre buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en coordinación con la Administración laboral y las organizaciones sindicales y patronales, así como a la persecución de los delitos contra la seguridad y salud en el trabajo y el incremento y mejora de las funciones inspectoras.

 

5. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak, era berean, lan istripu hau salatu bai eta familiekiko elkartasuna adierazteko ekimen guztiei atxikitzen zaie, eta Gipuzkoako herritarrak animatzen ditu ekimen horietan parte hartzera.

5. La presidencia de las Juntas Generales de Gipuzkoa, igualmente, se adhiere a cuantas iniciativas se realicen para mostrar la solidaridad y apoyo a la familia del fallecido en el fatal accidente, y anima a la ciudadanía gipuzkoarra a participar en ellas.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.