ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Administrazio-zerbitzuak


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Enplegu-eskaintzak

 

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO LEGELARI NAGUSI LANPOSTU 1 ETA LEGELARI LANPOSTU 1 HORNITZEKO LEHIAKETA

Agiriaren datuak:

Lanpostuen izenak: Legelari nagusi lanpostu 1 eta legelari lanpostu 1
Deialdia:
Parte hartzeko eskabideen aurkezpena:

Deialdian parte hartzeko eskabidea helbide elektroniko honetara bidali ahal izango da, digitalki sinatuta: legelarilehiaketa@bngipuzkoa.eus; edo, bestela, pertsonalki Batzar Nagusien erregistroan entregatu liteke. Eskabidea Batzar Nagusietako lehendakariari zuzenduko zaio.

 

Batzar Nagusien helbidea hau da: Donostiako Miramon pasealekuko 164.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Erregistroa honako ordutegi honetan egongo da eskuragarri:

  • Goizez, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
  • Arratsaldez, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 17:30etara
Prozesuaren jarraipena: Gipuzkoako Batzar Nagusiak - On line prozesuak
Zalantza eta argibideak: legelarilehiaketa@bngipuzkoa.eus
Deialdia eta oinarriak: Legelarien lehiaketa oinarriak (PDF)
Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda: Gipuzkoako Batzar Nagusien Aldizkari Ofiziala 12 zb. (2024-04-02)
Onartutako pertsonen behin betiko zerrenda: Gipuzkoako Batzar Nagusien Aldizkari Ofiziala 13 zb. (2024-04-09)
Proba egiteko deialdia:

Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelari nagusi eta legelari lanpostuak hornitzeko Organo Teknikoak erabaki du lehiaketaren oinarriek aurreikusten duten proba egiteko deitzea lehiaketan parte hartzen duten pertsonei jarraian zehazten den egun, ordu eta lekuan.

  • Noiz: apirilaren 29an, astelehenarekin
  • Zein ordutan: 11:00etan
  • Non: Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzan (Donostiako Miramon pasealekuko 164an)
Lehiaketako probako ariketa praktikoen puntuaketak: Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelari nagusi eta legelari postuak hornitzeko lehiaketako proban egindako ariketa praktikoen puntuaketak
Horniketarako Organo Teknikoaren ebazpena, aurkatze-idatzia dela-eta: Horniketarako Organo Teknikoaren ebazpena, Asier Colomak aurkeztutako aurkatze-idatzia dela-eta
Horniketarako organo teknikoaren ebazpena, merituen balorazioari eta batzar nagusietako mahaiari egindako hautagai-proposamenari buruzkoa: Horniketarako organo teknikoaren ebazpena, merituen balorazioari eta batzar nagusietako mahaiari egindako hautagai-proposamenari buruzkoa
Batzar Nagusietako Mahaiak izendapenei buruz hartutako erabakia: Legelari nagusia eta legelaria izendatzea

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.