ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEN ERAKUNDE-ADIERAZPENA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL DE LAS JUNTAS GENERALES DE GIPUZKOA, CONTRA LA VIOLENCIA DE GÉNERO

 

Azaroak 25a Emakumeen kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Hortaz, nazioarteko zein herri-erakundeek, gobernuek, eta baita emakumeen elkarteek egun horretan gizarteratzen dituzte indarkeria matxistak sortzen dituen triskantzak -datu beldurgarri zein lotsagarriak-, eta indarkeria horrek eragindako biktimak omentzen dira.

El 25 de noviembre es el Día Internacional de la Eliminación de la Violencia contra la Mujer. Instituciones locales e internacionales, así como gobiernos o asociaciones de mujeres sacan a la luz los estragos que produce la violencia machista, datos aterradores y vergonzosos, y se homenajea a todas las víctimas de esta sinrazón.

 

"Hiru gaztek 17 urteko adingabe bat bortxatu dute Egia auzoan", "Neska gazte batek sexu-erasoa jasan du Ibarrako jaietan", "Irunen emakume batek aiztoa sartu dio mutillagunari, haren erasoetatik defendatzeko", "Neska gazte batek sexu-erasoa pairatu du Irurako jaietatik etxera itzultzean"...

"Tres jóvenes han violado a una menor en el barrio de Egia", "Han agredido sexualmente a una chica joven en las fiestas de Ibarra", "Una mujer acuchilla a su pareja en Irun para defenderse de sus ataques", "Una chica joven ha sido agredida sexualmente en Irura cuando volvía a casa"...

 

Eraso sexual horiek matxismoa kulturatzat duen sistema patriarkalagatik gertatzen dira, eta desberdintasunaren adierazle basatiena dira. Erakundeek, gai hori jorratzerakoan, gizarteak pairatzen duen arazo sozial larrienetako bati aurre egiteko moduan jokatu beharko lukete, emakumeen gaineko bortizkeria estrukturala egunerokotasunean antzematen baita.

Estas agresiones son fruto del sistema patriarcal que se refleja en la cultura machista, y son la expresión más brutal de la desigualdad. Las instituciones deberían tratan este tema como uno de los problemas más graves de la sociedad, ya que la violencia estructural contra las mujeres sigue latente en el día a día.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietatik salatzen dugu emakumeen aurkako biolentzia ez dela familiaren eremura bakarrik mugatzen; bikote edo bikote ohi eremuan ematen den biolentziatik haratago baitoa.

Las Juntas Generales de Gipuzkoa denuncian que la violencia contra las mujeres no se limita exclusivamente al ámbito familiar, va mucho más allá de la que se ejerce en el ámbito de las parejas o exparejas.

 

Emakumeen aurkako erasoak ez dituzte gizon gutxi batzuek soilik egiten, gizarteak orokorrean zabaltzen duen mezuan dator, egunero, emakume guztiei eraginez. Adin guztietako emakumezkoak kolpatzen ditu -gazteen arteko indarkeria bereziki kezkagarria da-, eta eremu guztietan ematen da: etxean, kalean, lantokietan, etab.

La violencia contra las mujeres no es ejecutada por unos pocos hombres, sino que viene dada en los mensajes que se abren en la sociedad, cada día, repercutiendo en todas las mujeres: afecta a todas las edades, preocupando especialmente la violencia entre la juventud, y se da en todas las esferas: en casa, en la calle, en los lugares de trabajo, etc.

 

Genero-indarkeria ez da indarkeria pairatzen duten emakumeen arazoa soilik, herritar guztiona baizik, giza eskubideen aurkako eta emakumeen askatasunaren kontrako eraso bortitza den heinean. Generoen arteko desberdintasunen agerpen basatiena da emakumeek sistematikoki jasaten duen bortizkerian, hau da, gizartearen erdiak jasaten duena.

La violencia de género no es, por tanto, un problema exclusivo de las mujeres que la sufren directamente, sino que atañe a toda la ciudadanía, al ser un ataque severo contra los Derechos Humanos y contra la libertad de las mujeres. Es la muestra más brutal de la desigualdad que se sufren sistemáticamente las mujeres, esto es, más de la mitad de la sociedad.

 

Urtean milaka eta milaka dira bikoteen edo bikotekide ohien esku hiltzen diren emakumeak munduan zehar. Aurten Euskal Herrian bost emakume erail ditu bortizkeria matxistak. Gipuzkoan matxismoak ez du emakumerik hil, baina, tamalez, 1.131 eraso salatu dira: hori icebergaren punta besterik ez da. Kontuan hartuta kasuen % 20a soilik salatzen dela, benetan kezkagarria da emakumeek pairatzen duten bortizkeria kasuen kopurua. Gaitz gorrotagarri horrek biktima ugari ditu, emakumeak, seme-alabak, familia osoak kolpatzen baititu. Hori ekiditeko armarik eraginkorrena berdintasunean oinarritutako heziketa da. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzea kultura soziala errotik aldatzea dakar, eta hori, guztion artean egin beharreko lana da, hasi eskola eta etxeetatik, erakunde gorenetaraino zein hedabideetaraino.

Cada año son miles y miles las mujeres que mueren a manos de sus parejas o exparejas a lo largo del mundo. En lo que va de año, el machismo ha asesinado a 5 mujeres en Euskal Herria. En Gipuzkoa, no hemos tenido que lamentar ningún asesinato machista pero se han denunciado 1.131 casos de agresiones: esto no es más que la punta del iceberg. Teniendo en cuenta que solamente se denuncia el 20% de los casos, es muy alarmante el número de agresiones que se dan contra las mujeres. Esta lacra social genera muchas víctimas: mujeres, niñas y niños, familias enteras que son golpeadas. Para combatirla, el arma más eficaz es una educación basada en la igualdad real, ya que eliminar la violencia contra las mujeres significa cambiar la cultura social, y esto es un trabajo que hay que hacer en común, empezando desde casa y desde las escuelas, hasta las instituciones más altas y los medios de comunicación.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek ekitatea eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarrituko den eredu sozial berri bat gauzatu nahi dugu, gizarte guztiarekin batera, eta, horren harira, dei egiten diegu gipuzkoar guztiei inguruan sumatzen duten emakumeen aurkako indarkeria zantzu ororen aurrean oldartzera, bakoitzaren jarreran hasten baita benetako eraldaketa soziala.

Desde las Juntas Generales de Gipuzkoa queremos lograr un nuevo modelo social basado en la equidad y en la verdadera igualdad entre mujeres y hombres, junto con toda la sociedad, y para ello, hacemos un llamamiento a todas y todos lo guipuzcoanos a rebelarse ante cualquier indicio de violencia contra las mujeres que perciban a su alrededor, ya que la verdadera transformación social comienza desde la actitud personal.

 

Azkenik, Gipuzkoako Batzar Nagusietatik azaroak 25ean antolatutako ekitaldi zein mobilizazio guztiekin bat egiteko deia egiten dugu, aski dela esateko, eta aldarrikatzeko emakume guztiok mota guztietako indarkerietatik aske izan arte ez dugula gizarte osasuntsua eta parekidea erdietsiko.

Por último, desde las Juntas Generales, hacemos un llamamiento a toda la ciudadanía a sumarse a los actos convocados para el 25 de noviembre, para decir que ya es suficiente, que no queremos ni una mujer menos y ni una muerta más, y que hasta que todas las mujeres estén libres de todas las violencias, no conseguiremos formar una sociedad sana y equitativa.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.