ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

PALESTINAR ESTATUAREN AINTZATESPENA INGURUKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL SOBRE EL RECONOCIMIENTO AL ESTADO PALESTINO

 

1967ko Palestinako legez kanpoko okupazioaz geroztik, Israelen eraso politiko-militarrek ez dute etenik izan, hala nola asentamentuen eraikuntzak Zisjordanian, herritarren desplazamendu masiboak, Harresiaren eraikuntza, Ekialdeko Jerusalemen anexioa... guztiak ere, Nazioarteko Zuzenbidearen kontrakoak.

Desde la ocupación ilegal de Palestina en 1967, los ataques politico-militares no han cesado. Ejemplo de ello son la construcción de asentamientos en Cisjordania, los desplazamientos masivos de la ciudadanía, la construcción de la muralla, la anexión de Jerusalén este... todos ellos, contrarios al Derecho Internacional.

 

Nazioarteko Zuzenbidearen etengabeko urraketa hauen aurrean, beharrezkoa da palestinar zein israeldar herritarrak bakean bizitzeko oinarriak ezartzea, jasangaitza den egoera honekin bukatzeko.

Frente a estas violaciones constantes del Derecho Internacional, es necesario asentar unas bases para la convivencia pacífica entre la ciudadanía palestina e israelí, con el objetivo de acabar con esta situación insostenible.

 

Beharrezkoa da nazioarteko legedia eta ebazpenak errespetatzea. Ezinbestekoa, nazioartetik eragitea, Israelek okupazioari amaiera eman diezaion.

Es necesario respetar el Derecho Internacional y sus resoluciones. Para ello, es indispensable actuar desde el ámbito internacional, para que Israel ponga fin a la ocupación.

 

Abu Abbas Mahmud Abás presidente palestinarrak, 2012ko Nazio Batuen Biltzar Orokorrean esan zuenez, Israelek Gazaren kontra enegarrenez egindako erasoak argi erakutsi du israeldar okupazioari amaiera emateko premia, Palestinak bere askatasuna eta independentzia lortzeko.

Como expresó el presidente palestino Abu Abbas Mahmud Abás en la Asamblea General de las Naciones Unidas de 2012, los numerosos ataques perpetrados por Israel contra Gaza han demostrado la urgente necesidad de poner fin a la ocupación israelí, para que Palestina pueda lograr su libertad e independencia.

 

Horregatik, erantzukizun honetatik, beharrezkoa da neurriak hartzea okupazioarekin amaitzeko eta Nazio Batuen ebazpenetan ezartzen diren mugen baitako palestinar Estatua ezarri ahal izateko.

Por ello es necesario tomar medidas encaminadas a acabar con la ocupación y poder construir un Estado Palestino dentro de las fronteras establecidas en las resoluciones de las Naciones Unidas.

 

Era berean, beharrezkoa da Gazako biztanleriaren kontrako erasoak sortu duen krisi humanitarioari eta berreraikuntzari urgentziaz erantzutea, gaitzespenetik harago doazen neurriak hartuz.

Del mismo modo, es necesario responder de manera urgente a las necesidades generadas por esta crisis humanitaria y a la reconstrucción, tomando medidas que van más allá de la simple condena.

 

Horrenbestez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Erakunde Adierazpen hau onartzen dute:

Por todo ello, las Juntas Generales de Gipuzkoa adoptan la siguiente Declaración Institucional:

 

1. Batzar Nagusiek babestu egiten dute Nazio Batuen Biltzar Orokorraren 68/2012 Ebazpena, azaroaren 26koa, 2014. urtea Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Urtea izendatzen duena.

1. Las Juntas Generales expresan su apoyo a la Resolución 68/2012 de 26 de noviembre de la Asamblea General de las Naciones Unidas que proclama el año 2014 como Año Internacional de Solidaridad con el Pueblo Palestino.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Espainiako Gobernuari eskatzen diote Estatu burujabetzat ezagutzeko Palestina, eta susta dezan, Europar Batasunarekin koordinatuz, aintzatestea Estatu palestinarra estatu burujabea, ondokoa, demokratikoa eta independentea dela, eta Israelekiko bizikidetza baketsua eta segurua duela.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan al Gobierno español a reconocer a Palestina como Estado soberano, y a promover de manera coordinada con la Unión Europea el reconocimiento del Estado palestino como Estado soberano, contiguo, democrático e independiente que conviva en paz y seguridad con el Estado de Israel.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Israelgo agintariei dei egiten die, negoziazioei berriro heltzeko ahalik eta eperik laburrenean, bake akordio bat lortu, 1967tik okupatutako Palestinako lurraldeen zein Ekialdeko Jerusalemgo okupazioarekin bukatu eta Palestinako estatu burujabeari Israelgo Estatuarekin era baketsuan eta seguruan bizitzeko aukera emateko. Akordioak, halaber, errefuxiatuta eta preso dauden pertsonentzako irtenbide justua jaso behar du.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen un llamamiento a las autoridades israelíes para que retomen las negociaciones a la mayor brevedad, y de esta manera, logren un acuerdo de paz, acaben con la ocupación que desde 1967 se está llevando a cabo en territorio palestino y al este de Jerusalén, y brindar una oportunidad a la convivencia pacífica y segura entre el Estado israelí y el Estado soberano de Palestina. Este acuerdo debe recoger, asimismo, una solución justa para con las personas refugiadas y/o presas.

 

4. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Israeli exijitzen diote Gazarekiko muga-sarbideak zabaldu eta blokeo militarrarekin bukatu dezala.

4. Las Juntas Generales de Gipuzkoa exigen al gobierno de Israel que abra los pasos fronterizos de Gaza y que ponga fin al bloqueo militar.

 

5. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Nazio Batuetako kideei dei egiten diete, laguntza humanitarioa areagotu eta berreraikuntza eta errekuperazio ekonomikoan parte har dezaten.

5. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen un llamamiento a los miembros las Naciones Unidas, para que refuercen la ayuda humanitaria y participen en las labores de reconstrucción y recuperación económica.

 

6. Gipuzkoako Batzar Nagusiek, Israelgo Gobernu eta herriari dei egiten diete, berriki onartu duten Estatu Juduan atzera egiteko eta Estatu Laikoa ezartzeko.

6. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen un llamamiento al Gobierno de Israel y a su pueblo, para que desistan del recientemente aprobado Estado judío e instauren un Estado laico.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.