ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Jarduera


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde-adierazpena

SIRIAREN EGOERARI BURUZKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL SOBRE LA SITUACIÓN EN SIRIA

 

2011ko martxoaz geroztik, 200.000 pertsonak baino gehiagok galdu dute bizia Siriako gatazka armatuaren ondorioz. Gatazka hori kanpoko esku-hartzeen kate luze bateko azkena da, hasi Magrebetik eta Ekialde Ertaineraino, non interes geoestrategikoak herrialdeen burujabetzaren eta pertsonen oinarrizko eskubideen gainetik jarri baitira.

Desde marzo de 2011, más de 200.000 personas han perdido la vida como consecuencia del conflicto armado desatado en Siria, el último de una larga cadena de intervenciones exteriores, desde el Magreb a Oriente Medio, en las que los intereses geoestratégicos se han impuesto sobre la soberanía de los países y los derechos fundamentales de las personas.

 

Gatazka armatu larri honek giza eskubideen urraketak areagotu ditu maila guztietan, eta gatazkaren ondorioz, gaur egun gutxienez 3,8 milioi siriarrek beren herrialdetik ihes egin behar izan dute; haietariko gehienek inguruko lurraldeetan bilatu dute segurtasuna, hala nola Jordanian, Libanon, Iraken, Egipton edo Turkian.

Como consecuencia de este grave conflicto armado, que ha agudizado las vulneraciones de derechos humanos en todos los planos, actualmente al menos hay 3,8 millones de sirios que han debido huir de su país, la gran mayoría de los cuales han buscado seguridad en territorios vecinos como Jordania, Líbano, Irak, Egipto o Turquía.

 

Beste 6,5 milioi pertsonak lekuz aldatu behar izan dute Siriako mugen barruan, eta horietako askok Siriako lurralde kurduan aurkitu dute babesa.

Otros 6,5 millones de personas se encuentran desplazadas dentro de las fronteras de Siria, muchas de las cuales han hallado refugio en el territorio Kurdo de Siria.

 

Guztira, 10 milioitik gora pertsonak, gutxi gorabehera Siriako biztanleen erdiek, beren etxea utzi behar izan dute.

En total, más de 10 millones de personas, aproximadamente la mitad de la población de Siria, se han visto forzadas a abandonar sus hogares.

 

Orain artean, munduko potentzien helburu estrategikoak -zeintzuk, mendebaldeko herrialdeen kasuan, Siriako Gobernuaren aurka altxatu diren indarrei zuzeneko babes militarra emateko jarrera hartu baitute- Nazioarteko Zuzenbideak populazio zibila babesteari dagokionez ezarritako betebeharren aurretik jarri dira.

Hasta la fecha, los objetivos geoestratégicos de las potencias mundiales, que en el caso de los estados occidentales se han concretado en una actitud de respaldo militar directo a las fuerzas alzadas contra el Gobierno de Siria, se han situado por delante de las obligaciones establecidas por el Derecho Internacional, concretamente en relación a la protección de la población civil.

 

Behar-beharrezkoa da Siriako gatazkak eragiten dien pertsonen giza eskubideak babestera bideratutako neurriak ezartzea, eta, bereziki, gerrako errefuxiatuen beharrei erantzutera bideratutakoak.

Es necesario tomar medidas encaminadas a dar una respuesta centrada en la salvaguarda de los derechos humanos de las personas afectadas por el conflicto en Siria y muy particularmente en atender las necesidades de los refugiados de guerra.

 

Horregatik guztiagatik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde-adierazpen hau onartu dute:

Por todo ello, las Juntas Generales de Gipuzkoa adoptan la siguiente Declaración Institucional:

 

1. Gipuzkoako Batzar Nagusiek kezka larria adierazten dute Siriako krisi humanitarioagatik eta segurtasun zibil ezagatik, eta giza eskubideen bortxaketak gaitzesten dituzte, Bashar al-Asaden erregimenak eginikoak bai eta Estatu Islamiko/Da´esh, Jabhat al-Nusra eta beste talde terrorista batzuek eginikoak ere. Zentzu horretan, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Hirugarren Batzordearen Ebazpena onesten dute, zeinak bortxaketa horiek gaitzesten dituen.

1. Las Juntas Generales de Gipuzkoa expresan su profunda preocupación ante la grave crisis humanitaria y el deterioro de la seguridad civil en Siria y condena las violaciones de derechos humanos perpetradas por el régimen de Bashar al-Asad así como por el Estado Islámico/Da´esh, Jabhat al-Nusra y otros grupos terroristas. En este sentido, expresa su aprobación de la Resolución del Tercer Comité de la Asamblea General de las Naciones Unidas condenando dichas violaciones.

 

2. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari eskatzen diote Siriaren egoera Nazioarteko Zigor Auzitegiari helarazteko, eta agintzeko Bashar al-Asad lehendakariaren eta gertuko laguntzaileen aktiboak izoztea, bai eta Siriako erregimenaren kontrako zehapenak mantentzea ere.

2. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan del Consejo de Seguridad de Naciones Unidas la remisión de la situación de Siria a la Corte Penal Internacional y ordene la congelación de activos del presidente Bashar al-Asad y sus colaboradores cercanos, así como la continuidad de las sanciones contra el régimen sirio.

 

3. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gobernu espainiarriari eskatzen diote sustatzeko, Europar Batasunarekin koordinatuta, populazio zibila babesteko eta nazioarteko zuzenbideko krimen gehiago -gerra-krimenak eta gizateriaren aurkakoak barne- egitea saihesteko beharrezkoak diren ekintzak.

3. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan al Gobierno español a promover, de manera coordinada con la Unión Europea, las acciones necesarias para proteger a la población civil e impedir que se cometan más crímenes de derecho internacional, incluidos crímenes de guerra y de lesa humanidad.

 

4. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gobernu espainiarrari eskatzen diote sustatzeko, Europar Batasunarekin koordinatuta, debeka dadila Siriako Gobernuari edo gatazkan zuzenean edo zeharka inplikatutako edozein alderi armak helaraztea, eta baita ere eragozteko armak edo beste edonolako laguntza militarra jasotzea giza eskubideen edo nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larriak egin dituzten Siriako talde armatuek, hala nola Estatu Islamiko/Da´esh, Jabhat al-Nusra eta beste talde terrorista batzuek.

4. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan al Gobierno español a promover, de manera coordinada con la Unión Europea, la prohibición de las transferencias de armas al Gobierno sirio o a cualquier parte directa o indirectamente involucrada en el conflicto, así como a impedir el flujo de armas y otro tipo de apoyo militar a grupos armados en Siria sospechosos de haber llevado a cabo que hayan cometido graves violaciones de derechos humanos o del derecho internacional humanitario, tales como el Estado Islámico/Da´esh, Jabhat al -Nusra y otros grupos terroristas.

 

5. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gobernu espainiarrari eskatzen diote babes eta laguntza handiagoa emateko biztanleak birkokatzeko programari (UNHCR), errefuxiatuak onartzeko konpromiso handiagoa hartuz, dela birkokatzeen bidez dela beste bide humanitarioen bidez, beti ere, lehentasuna emanaz arriskuan dauden emakumeei eta umeei, behar medikoak dituztenei, desgaitasunak dituztenei edo babes bereziko beste behar batzuk dituztenei.

5. Las Juntas Generales de Gipuzkoa instan al Gobierno español a que incremente su apoyo y contribución al Programa de Reasentamiento (UNHCR), incrementando sus compromisos sobre la admisión de refugiados mediante su reasentamiento u otras formas de admisión humanitaria otorgando, a tal efecto, prioridad para mujeres y niños y niñas en riesgo, personas con necesidades médicas o con discapacidades y otras con necesidades especiales de protección.

 

6. Gipuzkoako Batzar Nagusiek dei egiten diete Europar Batasunari, krisi humanitarioetan nazioarteko laguntzaren erakunde liderra baita, eratuta dituen tresnen bidez (Syria Recovery Trust Fund, EU Regional Trust Fund...) ekarpen finantzario zein teknikoak handitzeko, krisi humanitarioa konpontzeko, Nazio Batuen Erakundearen deiari erantzutearren 2015eko finantza-laguntzari dagokionez eta Erantzun Erregionaleko Planari dagokionez. Halaber, nazioarteko komunitateari eskatzen diote berehala erantzuteko Nazio Batuek onartutako neurri eta laguntza-eskakizunei.

6. Las Juntas Generales de Gipuzkoa hacen un llamamiento la Unión Europea, entidad líder en la ayuda internacional a dicha crisis humanitaria, en orden a que mediante los instrumentos constituidos por la Unión Europea (Syria Recovery Trust Fund, EU Regional Trust Fund,..), incremente las aportaciones, financieras y técnicas para la solución de la crisis humanitaria, atendiendo la llamada de las Naciones Unidas para el necesario apoyo financiero en 2015 y su Plan de Respuesta Regional . Exige, asimismo, de la comunidad internacional una respuesta inmediata a las medidas y requerimientos de ayuda aprobados por las Naciones Unidas.

 

7. Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gobernu espainiarriari eta Europar Batasuneko gobernu guztiei exijitzen diete gatazka armatua bukatzeko eta barne-konponbide baten alde egiteko diplomazia-ekintza eraginkorrak bultzatzeko, eta konponbide horrek kontuan izan ditzala herrien eskubideak -kurduarena barne dela- eta Siriako herritarrak.

7. Las Juntas Generales de Gipuzkoa exigen al Gobierno español y a todos los gobiernos de la Unión Europea a que impulsen acciones diplomáticas efectivas para poner fin al conflicto armado y para favorecer un arreglo interno, que tenga en cuenta los derechos de pueblos -entre ellos el kurdo- y ciudadanos en Siria.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.