ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2012-01-15
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolak
bat egiten du Txillardegiren heriotzaren doluminekin
-“Euskal Herriak bere historia, politika, kultura eta hizkuntzalaritzaren inguruko ekintzaile handia galdu du. Txillardegik utzitako lanaren ondarea gaurko politikan ari garenon egunerokotasunean, eskola eta unibertsitateko geletan eta batez ere, euskaldun bakoitzaren baitan geratuko da”.
-“Euskal gizarte modernoa eraikitzen lagundu zuen ikuspegi aurrerakoia izan zuen Txilardegik. Gaurkotzen, ezberdintzen eta hobetzen saiatu zen Euskal Herriko hainbat alor, eta zentzu askotan lortu egin zuen”.
-“Sendi guztiari bihoakie nire doluminik sentituenak, baina baita donostiar, gipuzkoar eta orobat euskaldun guztiei, atzotik aurrera kulturalki eta sozialki umezurtz geratu baikara”.
Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa (Antigua, Donostia, Gipuzkoa, 1929ko irailaren 27a - 2012ko urtarrilaren 14a), donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen.
Hizkuntzalaritza arloan lan egin zuen batez ere, eta irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian eragin handienetakoa izan zuen. Haren eragina hainbat arlotan ikus dezakegu:
• Hizkuntzalaritzan, euskara batuaren sorreran lagundu zuen, eta doktorego tesia euskal azentuari buruz egin zuen.
• Literaturan berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriarekin, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat har baitaiteke. Haren bidez iritsi zitzaien euskal letrei artean modan zegoen existentzialismoa.
• Ekin eta gero ETAren sorreran pisu ideologiko handiaz parte hartu zuen, bai eta Herri Batasunarenean ere.
ORRI-OINA: