ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Batzarkide talde guztiak bat haur lapurtuen kasuan

2012-02-10

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Berdintasun, Giza Eskubide eta Oroimen Historikoaren batzordea bildu da hau lapurtuen inguruko ebazpena onartzeko. Gaurko batzordea motza izan da, aurretik egina   baitago sukalde lan guztia, eta ebazpen luze baia zehatza aho batez onartua izan da.

Batzordean, batzarkide talde guztiak hartu dute hitza, ebazpenaren arlo berdintsuak azpimarratzeko. Alde batetik, biktimekiko elkartasuna eta egindako lanaren aitortza. Bestetik, garrantzia eman diote aspalditik isilpean gorde den arazo handi honi emandako oihartzuna, eta bide horretatik erakunde guztiei deia luzatu diete lan horretan zangotrabarik ez jartzeko,  eta ahal duten neurrian laguntza eskaintzeko.

13 puntu dituen ebazpen zuzen honetan agertzen den puntuetako batek dioenaren arabera, Ikerketa batzorde bat eratuko da, kasu latz honi jarraipena egiteko. Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolak hartu du bere gain ikerketa honi jarraipena egiteko ardura.

Erakunde asko dira ikerketa honetan parte hartzera deituak direnak, hala nola, espainiar Kongresua, Eusko Legebiltzarra, Gipuzkoako ospitale publiko eta pribatuak, Estatuko Fiskaltza, espainiar gobernuko Justizia ministerioa edo eliza katolikoa.

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.