ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

XIV. Ostalaritza Kongresuaren irekiera

2012-04-16

Ostalaritza kongresuaren irekiera

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak aste honetan Donostian ospatzen ari den XIV. Ostalaritzaren Bilkurako hasiera ekitaldian hartu du parte. Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatutako bilkura handi eta garrantzitsu honetan, Donostiako, Gipuzkoako eta Euskadiko erakundeetako buruek ongietorria eman nahi izan diete leku guztietatik etorritako 500 ostalarien aurrean, hau da Lohitzune Txarolak eman nahi izan dien ongietorria:


14. Ostalaritza Batzar Nazionala, 2012ko apirilak 16

Egunon guztioi eta ongietorriak Gipuzkoara. Ziur naiz zuetako askok lehenagotik ezagutzen gaituzuela, eta beste askorentzako akaso lehen aldia dela munduko zatitxo hau zapaltzen duzuela. Guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet bertaratzeagatik.

Begi, sudur, belarri, aho eta azalez sentitu ahal izan, edo izango duzuen bezala Gipuzkoa urdin berdea da. Urdina itsasoak ematen dio, eta berdea lur eta euriak. Bi errealitate hauen artean bizi gara gu, eta gurera etortzen zareten guztiak. Paraje sinple baina era berean aberatsa, kultura sinple eta aberats baten sorterria dena. Eta kultura honen oinarri sendoenetako bat da konpainia onean eta eztabaida artean jan eta edatea.

Oinarri hori sendotzen denbora dezente daramagu, gure lur eta itsasoak ematen dizkiguten kalitatezko lehengai freskoez baliatuz. Gure paisaiak eskaintzen dizkigun tarteak profitatuz eta nola ez atzerritik datozenen jakintzak eta “savoir faire”ak elkartrukatuz.

Eta egun, urteen eta hainbat pertsona burugogor, jakinahi eta langileri esker industria garrantzitsu bat sortu da arlo honen inguruan. Gipuzkoan inon baino Michelin izar gehiagok egiten dute dir-dir; edozein txoko galdutan, dela mendi magalean, dela hondartza parean edota kaleixtu bateko izkinan aurkituko duzu ostatu. Ongietorria emango dizun lekuren bat, izan ere ostalaritzak ongietorria ematea du xede. Gure kulturak bezala.

Gipuzkoarron nortasunaren zantzu batzuk eman dizkizuet, orain zuei dagokizue nire hitzak egiaztatzea. Eta guri, herritarroi berriz, garai zail hauetan zuen lan onarekin eta ostalaritzak ematen duen bizi-pozarekin gozatzen jarraitzea.

Eskerrik asko, ongi etorriak izan, eta Batzar Nazional oparoa izan dezazuela opa dizuet gipuzkoarron izenean.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.