ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

batzar Nagusiek Argentinako ikusmena hobetzen laguntzen dute

2013-03-14

Euskadi -Cuba Euskadi -Cuba Euskadi -Cuba

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolak, garapenerako hitzarmena sinatu du gaur laugarren erakunde gipuzkoar batekin; Euskadi-Cuba erakundeak Argentinan operazio oftalmologikoak egin ahal izateko proiektua Euskadi- Cuba erakundearekin hain zuzen. 

12.500 euroko diru laguntza Argentinako Cordoba probintziako “Che Guevara” oftalmologia klinikara bideratuko duen hitzarmena Txarola andereak sinatu du Gipuzkoako Batzar Nagusien aldetik, eta bestetik, Salvador Gonzalez Euskadi-Cuba erakundeko ordezkariak.

Aurreko astean sinatu ziren beste hiru elkarterekin hitzarmenak, ACOES Zarautz, Mundu 1 eta Saharako lagunak. Gaurkoan Euskadi-Cuba erakundeko Salvador Gonzalez eta Javier Garijorekin bilera izan du Txarolak, egun Hego Amerikako egoeraren inguruan hitz egiteko beta izan dutelarik.

Euskadi-Cubak aurkeztutako proiektuaren baitan bi egitasmo nagusi daude: batetik betaurrekoen erosketa, eta bestetik “osasun mikrobus” baten finantzaketa. Izan ere, jendea klinikara erakartzea sendatuak izan daitezen da oraindik zaila duten lan bat.

Salvador Gonzalezek azpimarratu duen bezala “egun Argentina ez dago nazioarteko kooperaziorako lehentasunean, eta borondate politikorik ezean, beharrezko ekimen hauek ez dira aurrera ateratzen. Horregatik, Batzar Nagusien babes instituzionala eta ekarpen ekonomikoa eskertzen dugu”.

Lohitzune Txarolak, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak azpimarratu du krisialdi ekonomiko garaian egonda ere, laguntza humanitarioari ezin zaiola murrizketarik egin, eta ahal duten heinean, Batzar Nagusiek horrelako ekimenak babesten jarraituko dituztela.

Giza eskubideak oinarritzat hartuz, eta osasuna bermatzea garrantzitsuenetakoa izanik, mundu zabalean giza duintasuna indartzeko eta gizarte mailako garapen erreala bultzatzeko lana babestu nahi dugu daukagun aurrekontu xumearekin.”

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.