ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Erakunde Jakinarazpena Antzuolako lan istripuaren inguruan

2013-09-18

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak, 2013ko irailaren 18an, honako ERAKUNDE-JAKINARAZPENA egin du, Antzuolan hildako langilearen heriotza salatzeko.

1. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak publikoki salatu nahi du eta bere gaitzespena adierazi nahi du lan-ezbeharrekiko, eta bere nahigabea eta dolua adierazi nahi du Antzuolan gertatu den heriotzaren aurrean. Era berean, hildako langilearen senitarteko, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa adierazi nahi die.

2. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak salatu nahi du, halaber, istripuak ekidin beharra dagoela nola edo hala. Aurten lan istripuen ondorioz Gipuzkoan galdu dugun 11. pertsona da. 


3.Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak berresten du pertsonak, eta hein batean langileak direla gure herrialdearen garapen sozial eta ekonomikoaren muina. Horregatik jotzen du ezinbestekotzat lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.
 
Ildo horretan, enpresetako partaide guztiei dei egiten die laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete dezatela eskatuz. Langileei, berriz, lan-arriskuen aurrean tentuz ibiltzeko eskatzen diete, pertsonen bizitzak akabatu baitaitezke, oraingo honetan gertatu den bezala.
 
Lan-istripuak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira. Lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna.
 
4. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen die lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinazioan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.
 
5. Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak, era berean, lan istripu hau salatu bai eta familiekiko elkartasuna adierazteko ekimen guztiei atxikitzen zaie, eta Gipuzkoako herritarrak animatzen ditu ekimen horietan parte hartzera.

Donostian, 2013ko irailaren 18an

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.