ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Bakea Gipuzkoan lantzeko lanean

2013-10-11

“XXI. mendearen hasieran bakeak nazioartean baliorik preziatuenetakoa eta urrienetakoa izaten dirau,  herrien oinarrizko eskubide bat, halakotzat aitortu gabea”. 

 Horrela eman dio ongietorria Donostiako alkateak bi egunetan zehar Gipuzkoatik barrena egon diren “bakelariei”. Mundu zabaleko alkate eta zinegotzi asko izan dira gurean bi egunetan zehar, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolak, Giza Eskubideetan aditua dena, ez du aukera eder hau galdu.  

Asko esan izan da bakearen inguruan, eta oso konkretua gainera. “Bakea tokian tokian eraikitzen” izan da Nazioarteko Konferentziaren izenburua, erakunde lokalen zeregina azpimarratu da, bai, baina eta hainbeste tokitako jendea saretzea ere lortu egi da bakearen alde lan egiteko.  

4 lantalde sortu dira, zeinetan gai hauen inguruan solastu diren: adiskidetzea nola jorratu; Hiriak, gatazkak eta prozesuak; gatazkak bideratzeko ekimenak eta politikak….   Asko eman du bertaratu den jendeak, eta asko jaso ere bai. Orain Gipuzkoako hiriburua bakearen hiriburu izatea lortu nahi dugu, bakearen kultura sustatuz.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.