ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2014-03-11
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolaren proposamenez, Jaime Arrese eta Juan Mari Jauregi batzarkide ohiei lore eskaintza egitea onartu du Batzar Nagusietako Mahaiak.
Jaime Arrese Union de Centro Democrático alderdiko batzarkidea zela, Komando Autonomo Antikapitalistek erail zuten 1980ko urriak 23an. Hurrengo hauteskundetara arte, bere aulkia utzik mantendu zuten.
Juan Mari Jauregi alderdi sozialistako kidea 2000. urteko uztailaren 29an ETAk tiroz hil zuen.
Lehendakaritzako proposamena honakoa izan da: urtero, urriak 23an edo gertuen geratzen den lan egunean, eta uztailaren 29an edo gertuen geratzen den lan egunean, lora sorta bat jartzea Batzar Nagusietako egoitzako sarreran beraien omenez dagoen plakan, eta minutu bateko isilunea egitea.
Lohitzune Txarolaren hitzetan, “herri honek behar duen bizikidetzarako bidean pauso bat ematea da. Etxe honetako kideak erailak izan ziren, eta historiari zor diogun memoria argitu nahi dugu, denok batera aurrera egin ahal izateko, eta iragana ez, baina etorkizuna guztion artean jorratu ahal izateko”.
ORRI-OINA: