ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2014-03-21
Gipuzkoako Batzar Nagusietan garapenerako hitzarmenak sinatu dira gaur lau euskal erakunderekin; Garabidek Nasa herriaren eta euskal herriaren arteko esperientzia-truke linguistikoa jatorrizko hizkuntzen biziberritzeko. Bestetik Mundu 1 elkarteak Emakume palestinarren parte-hartze soziopolitikorako aukerak hobetzeko Ekialdeko Jerusalemen.
Euskadiko Saharar Errepublika Arabiar Demokrataren elkartearen lagunek Saharako lurralde askatuetan alfabetatze eta eskolaratze proiektua. Laugarrena, Euskadi-Cuba elkarteak hain zuzen, Cordoba Hiriko (Argentina) “Dr. Ernesto Guevara” Oftalmologia Zentroan katarata-kirurgiak egiteko oftalmologia-elementuak ahalbideratzeko.
Guztira 50.000 euroko diru laguntza (12.500 proiektu bakoitzarentzat) emango dien hitzarmena Lohitzune Txarola lehendakariak sinatu du Gipuzkoako Batzar Nagusien aldetik, eta bestetik, Andoni Barreña Garabide elkartetik, Mari Carmen Basaldua Mundu 1eko presidenteak, Salvador Gonzalez Euskadi-Cuba elkartekoak, eta Maite Berzosa Euskadiko SEAD-en elkartearen lagunen idazkariak.
Hauek izan dira erakunde ezberdinek azpimarratu dituzten ideiak:
Euskadi Cuba, Salvador Gonzalez: Proeiktu hau “Mirari operazioa” deitzen dugu, izan ere, Bolivia eta Argentinako mugan dauden bi eskualdetan ikusmena hobetzen laguntzen duen proiektua da. Alfabetatze arazo handia zegoen gunea zen, konturatu ginenera arte ezin ikusiagatik ezin zezaketela irakurri. Proiektu hau hasi genuenean, Argentinako gobernuak arazoak jarri zizkigun, baina duen baliagarriatsuna ikusirik, jada ez digu trabarik jartzen.
Mundubat, Monica Alonso: Jerusalemeko ekialdea ilegalki okupatua dago Israelengatik, horrek dakartzan arazo guztiekin: lurren okupazioa, biztaleriaren espultsioa, Giza Eskubideen urraketa etengabeak… horrek biolentzia giroa areagotzen du, eta bortxakeria hori zuzenean jasaten dutenak emakumeak dira, bai etxe giroan zein kale giroan. Proeiktu hoekin emakumeentzako sortutako guneak indartu nahi ditugu, formazio, parte hartze, inplikazio eta babes gehiago izan dezaten euren komunitatean bertan. Hartara, emakume palestinarren papera indartuko dugu gizartean eta noski, herrigintzan.
Garabide, Andoni Barreña: Lankidetza linguistikora zuzenduta dagoen erakunde txikia da gurea. Urtetan zehar euskal kulturak garatu du bide bat euskararen irakaskuntza eta transmisioa ziurtatzeko, eta orain, jakintza hori Boliviako Nasa herriarekin partekatu nahi dugu. Nasa herriaren kultura eta hizkuntza irakasteko sistema bat ezarri nahi dugu, guk aportatu dezakegun esperientziatik. Urte eta egoera gogor batzuen ondoren, hasi dira beraiek bertan irakaskuntza hori martxan jartzen, baina metodologiarik gabe. Eta gure helburua da Nasako herritarrek beraiek izan ditzatela behar beste tresna kultura horri bide emateko. Proiektu hau muinean errotu nahi den prozesu bezala ulertzen dugu, izan ere kultura da aldaketaren erroa, horrek dakartzan aldaketa guztiekin.
Sahararen lagunak, Mohamed Fadel; Tifaritiko asentamendua berez nomada den herri Saharawiaren biztanlez osatua dago. Bertan ura egonik, geroz eta jende gehiago biltzen da bertan. Eskolak, ospitalea bezala, badaude, eta proiektu honekin eskoletan gosaria bermatzea dugu helburu ikasle guztientzat. Honek eskolara joaten jarraitzera bultzatzen dielarik, eta ez dute ikasketa zikloa apurtzen.
Lohitzune Txarolak, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak azpimarratu du krisialdi ekonomiko garaian egonda ere, laguntza humanitarioari ezin zaiola murrizketarik egin, eta ahal duten heinean, Batzar Nagusiek horrelako ekimenak babesten jarraituko dituztela.
ORRI-OINA: