ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2014-12-03
Ziburuko Kaxkarotenia ikastolako lehendakari Laida Mugika eta ikasleen gurasoetako bati harrera egin die Gipuzkoako Batzar Nagusietako egoitzan Lohitzune Txarola lehendakariak.
Euskararen eguna eta Osoko Bilkuraren ospakizuna direla bide, Kaxkarotenia ikastolari babesa emateko ebazpena onartu dute Batzar Nagusiek, besteak beste, eta haren ondoren Ziburuko ikastolako lehendakariarekin bildu da Txarola.
Bileran Batzar Nagusietako buruak ebazpenaren berri eman dio Mugikari, eta bueltan Ikastolako lehendakariak Kaxkarotenia bertatik ezagutzeko gonbita zuzendu die batzarkideei.
ORRI-OINA: