ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Lizartzako Eskola Txikira bisita

2014-12-04

 

Lizartzako eskolaren egoera kaxkarra eta Eusko Jaurlaritzak eskola berria egiteko premiaren aurrean erakutsi duen utzikeria salatu zuten Eneko Maioz Orexako eta Begoña Balerdi Lizartzako alkateek Araudiko Batzordean iragan den urriaren 13an. Agerraldian esandakoak zuzenean ezagutzeko, Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkaritza bat, PSE ezik batzarkide talde guztiez osatuta, Lizartzara joan da eskolako egoeraren berri jasotzera guraso eta irakasleen eskutik.


Baldintza kaxkarretan dago Lizartza eta Orexako umeak hartzen dituen eskola aspalditik. Egun,  81 ikasle ditu eskolak, 2000. urtean baino 54 gehiago. Ikasleen igoera nabarmena izan du, beraz; orduan 27 ziren eskolan. 1966an eraikia izan zen eskolak segurtasun arazo larriak ditu. 2008an jarritako aurrefabrikatutako etxolak, bestalde, zarata eta hozbero aldetik hainbat buruhauste sortzen die eta ez da nahikoa espazio arazoak konpontzeko. Eskolatik kanpo, errepideaz bestalde diren beste udal lokal batzuetan ematen dira, besteak beste, soinketa, musika eta antzerkia. Jangelara ere bestaldera joan beharra daukate.

   Duela hamar urte jada eman zioten Eusko Jaurlaritzari arazoen berri; ordutik bertako teknikariek egindako bi txostenetan aitortzen dituzte gabeziak eta eskola berriaren beharra.

    Jaurlaritzako Hezkuntza sailak agindu die 2017an hasiko direla eskola berritzeko lanak, horrelako egitasmoak bere prozesu eta pausuak dituela. Udalak, gurasoak eta irakasleak lehenago arazoari aurre egiteko premia ikusarazi nahi diete Jaurlaritzako arduradunei.
 
 Bestalde, Udalek guraso eta irakasleekin batera etxeko lanak eginda dituztela esan dute, eskola berria eraikitzeko eta berritze lanei ekiteko prest daudela, ahal duten guztia aurreratuta dutela; esaterako, jada egin dituzte errepideko abiadura moteltzeko egin beharrekoak.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.