ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Giza Eskubideen eguneko Erakunde Adierazpena

2014-12-10

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

1950. urteaz geroztik, eskubide horiek “herri guztien eta pertsona guztien garapenerako” garrantzitsuak eta beharrezkoak direla azpimarratzen da.
Jakinik erakundeok gai honetan aitzindari eta eredugarri izan behar dugula, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde-adierazpen hau egiten dute, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean:


1.    Gipuzkoako Batzar Nagusiek hitzematen dute giza eskubideekin duten konpromisoa berrituko dutela, eta eskubideok unibertsalak, zatiezinak eta elkarrekiko menpekoak direla defendatuko dutela. Defentsa hori gure eguneroko lan instituzionalaren parte izango da, horretarako beharrezkoak diren baliabideak jarrita, eta mundu osoan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala egia bihurtzeko lanean ari diren giza eskubideen defendatzaileak eta biktima guztiak babestearen bidez.


2.    Gipuzkoako Batzar Nagusiak giza eskubideen urraketa guztien aurka azaltzen dira, eta beren babesa eta aitortza adierazten diete urraketa horiek jasaten edo jasan izan dituzten pertsonei, bereziki Euskal Herrian.

3.    Gipuzkoako Batzar Nagusiek beste erakunde, alderdi politiko, GKE eta gizarte-eragileak animatzen dituzte urratsak ematera , giza eskubideak gehiago urratu ez daitezen eta pertsona guztiek eta herri guztiek bermatuak izan ditzaten eskubideok.


4.    Euskal gizarteak bakean bizitzeko eskubidea dauka, eta bizitzeko eskubidea da giza eskubiderik funtsezkoena. Gizarte osoak, elkarrekin lan eginez, elkarrizketarantz eta elkar ulertzerantz jo behar du, giza eskubide guztiak errespetatu eta ezagutzera emanda beti.


5.    Gipuzkoako Batzar Nagusiek tinko defendatzen dituzte giza eskubide guztiak, eta eskubideok ezagutzera emateko eta errespetarazteko lanean jarraituko dute legealdi osoan. Zentzu honetan, aipaturiko norabidean atzerapausorik ez emateko deia luzatzen diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek euskal instituzio eta alderdiei.

 

Zerikusia duten artxiboak behera kargatu

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.