Diputatu nagusia izendatzeko osoko bilkura ekainaren 23an, asteartean, egingo da 9:00 ordutan.
Gaur goizean amaitu da diputatu nagusigaiaren izendapenaren gaineko osoko bilkurarako hautagaiak aurkezteko epea. Gogoan izan, atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bozeramaileen Batzordeak adostu zuela diputatu nagusia izendatzeko osoko bilkura ekainaren 23an, asteartean, goizeko 9:00tan egingo dela. Behin epea amaituta, bi hautagai aurkeztu dira diputatu nagusi izateko: Markel Olano (EAJ-PNV) eta Xabier Olano (EH Bildu).
Osoko bilkura 9:00tan hasiko da eta bi zati izango ditu. Lehenengoan, hautagai bakoitzak 90 minutu izango ditu gobernu egitasmoa aurkezteko. Hurrenkera izango da, hautagaitzaren aurkeztekoa, hau da, lehenik, EAJ-PNVren hautagai Markel Olanok hitz egingo du, eta ondoren, EH Bilduren hautagai Xabier Olanok.
Behin bi hitzaldiak amaituta, osoko bilkura etengo da eta eguerdian hasiko da berriro. Orduan, batzarkide-taldeen bozeramaileen eta hautagaien arteko eztabaida egingo da eta, ondoren, bozketa (bilkuraren garapen gidoia eransten dugu).