Gipuzkoako Batzar Nagusietako 11 Batzorde berriak, 13na kidez osatu dira gaur goizean, uztailaren 3ko Bozeramaileen Batzordean erabakitakoa betez: 5 batzarkide Euzko Abertzaleak taldekoak, 4 batzarkide EH Bildu taldekoak, 2 batzarkide Euskal Sozialistak taldekoak, batzarkide 1 Podemos–Ahal Dugu taldekoa eta batzarkide 1 Talde Misto Popularrekoa. Halaber, Batzordeetako Mahaiak izendatu dituzte. Euzko Abertzaleak taldeak 3 Batzordeotako lehendakaritzak izango ditu: Ekonomia Sustapenerako, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Batzordea. Ogasun eta Finantza Batzordea.Bide Azpiegituretako Batzordea. EH Bildu taldeak 3 Batzordeotako lehendakaritzak izango ditu:Gizarte Politikako Batzordea.Euskara Batzordea.Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordea.Euskal Sozialistak taldeak 3 Batzordeotako lehendakaritzak izango ditu: Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Batzordea. Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Batzordea. Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Batzordea.Podemos–Ahal Dugu taldeak 2 Batzordeotako lehendakaritzak izango ditu: Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Batzordea.Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Batzordea.