ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

ERAKUNDE-ADIERAZPENA, KORRIKAREN 20. EDIZIOA DELA-ETA

2017-03-23

 

Martxoaren 30ean Korrikaren 20. edizioa Otxandiotik abiatuko da, Euskal Herriko geografia osoa zeharkatu ostean, Iruñeara iristeko apirilaren 9an. Korrika bere sorreratik bultzatu duen helburu nagusietakoa, euskara gure gizartearen kohesio elementu bilakatzea: elkarri hitz egin, elkarri entzun eta elkarri ulertzeko.

Horrexegatik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek euskara ikasten eta alfabetizatzen ari den milaka pertsona omendu eta beraien gogoa, kemena eta ahalegina aitortu eta goraipatu nahi ditugu.

Ideia hau hizpide, Gipuzkoako Batzar Nagusiek honako ERAKUNDE ADIERAZPENA onartu dute:


1.- Gipuzkoako Batzar Nagusiek Korrikaren eta euskara ikasten ari den pertsona ororen lana goraipatu eta eskertu nahi dute. Horrexegatik, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bere babesa azaldu nahi diote Korrikari.

2.- Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gipuzkoar oro “BatZuk. Bat egitera. Zuk egitera. Euskaraz”  lelopean  Korrikan aktiboki parte hartzera animatu nahi dute.

3.- Gipuzkoako Batzar Nagusiek, 20. Korrikako kilometro bat diruz lagunduko dute, era berean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide talde guztiak aurtengo ekitaldian  korrika egin dezaten animatuz.

 

Donostia, 2017ko martxoaren 23an.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.