ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2017-03-23
Azken asteotan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean eta Arabako Campuseko Letra Fakultatean izandako eraso larrien aurrean, azkenak gaur goizean bertan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek ondoko hau adierazten dute:
1. Gaitzespen irmoa, onargarriak ez diren eta zentzurik ez duten gertakari batzuen aurrean. Leioako eta Arabako unibertsitate campusetan izaten ari diren bezalako erasoek ez dute lekurik euskalduna bezalako gizarte ireki, plural eta tolerante batean.
2. Indarkeria erabiltzeak zilegitasuna kentzen dio edozein aldarrikapeni. Elkarrizketa eta hitza dira bizikidetza baketsu eta demokratikorako oinarria. Unibertsitatea ideia guztientzako lekua daukan erakundea da, baina horrelako gertakariek bere oinarria urratzen dute.
3. Elkartasuna eta babesa unibertsitate-komunitate osoari, hala nola eraso horien ondorioak pairatu dituzten pertsonei.
4. Horrelako jokabideak berriro ez emateko desioa. Gertakari horiek Euskadin guztion artean eraiki nahi dugun gizarte-ereduaren kontra doaz.
5. Indarkeriarik gabeko unibertsitate-sistema defendatzeko konpromisoa, indarkeriarik gabeko Euskadi batean. Unibertsitatea funtsezko erakundea da gizarte aurreratu bat garatzeko.
Donostia, 2017ko martxoaren 23an.
ORRI-OINA: