ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2017-08-18
Eider Mendoza presidenteak adierazpena egin du, Kataluniako atentatuak direla eta. Batzar Nagusietako burua kanpoan gertatu da eta Ibizako Sant Josep de sa Talaia Udalak deitutako elkarretaratzean izan da.
ERRESPETA BIZIA ETA EGIN BAKEA
Nahigabea eta tristura eman didate Bartzelonan eta Cambrilsen egindako atentauek. Lehenbiziko hitzetik, bihoazkie doluminak eta elkartasuna hildakoen senideei eta gauza bera biktimei eta Kataluniako herriari ere, eta Batzar Nagusietako lehendakaritzaren gaitzespen argia berriz ere justifikaziorik gabeko indarkeria ekintza honekiko eta erabilerarekiko.
Bizikidetza duinak ez du onartzen hiltzea, alderantziz baizik: ez dago kausarik gizakiaren eta bere duintasunaren gainetik eta aurretik jartzerik eta, beraz, ezinbestekoa da giza eskubideak betetzea, lehenik bizia errespetatzea; bestetik, indarkeria eta izua ez dira bidea gatazkak konpontzeko, ez pertsonen artean ez herrien artean, elkarrizketa eta zuzentasuna bilatzea baizik, inor baztertu gabe, ez gizabanako ez talde. Horiek babesten eta indartzen dute demokrazia eta askatasuna, azken batean bakea, eta eginkizun hori denoi dagokigu: erakunde, alderdi poliko, erlijio, gizarte eragileen eta herritar guztiena. Inor ez gaude sobran, ezta ere Katalunia kolpatu duten atentatu hauen unean ere.
Ziur nago Kataluniako herriak jakingo duela "bakezko eta harrera oneko lur" izaten egoera larri honetan ere, Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak esan bezala. Hurbiltasun adierazpen ugari izango diren honetan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bat egiten dute EUDELek Donostiako Alderdi Ederren eguerdirako deitu duen elkarretaratzearekin.
ORRI-OINA: