ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

ERAKUNDE-ADIERAZPENA AZKOITIAN SALATUTAKO ERASOA DELA ETA

2017-08-21

ERAKUNDE ADIERAZPENA EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA GAITZESTEKO, AZKOITIAN SALATUATKO ERASOA DELA ETA.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi eta garbi gaitzesten dute Azkoitian, jaietan, adin txikiko neska batek salatutako erasoa, eta elkartasuna eta babesa agertzen dizkiete emakumeari eta haren senide eta gertukoei.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek emakumeen eta beren familia-ingurunearen aurkako indarkeriaren agerpen guziak gaitzesten dituzte. Lehen mailako arazotzat jotzen dugun indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun bidegabeen agerpenik larriena eta berauen arteko botere-harremanetan du jatorria, emakumeak mendean mantentzeko helburua duelarik.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek herritarrei eskatzen diete har ditzatela konpromiso pertsonal eta kolektiboak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, izan ere, arazo kolektiboa da, guztiona, eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea, emakume zein gizonei, herritarrei, elkarteei eta erakundeoi dagokigu erantzutea. Era berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute erakunde gisa, berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako edozein erasori aurre egiteko lanari eusteko eta gainerako erakundeei eskatzen diete lidergoa har dezaten indarkeria matxistarik gabeko Gipuzkoa eraikitzeko eginkizunean, lan horri eusteko konpromisoak hartuz, bakoitzak bere esparruan.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek indarkerai matxistaren biktima izan den emakumeari beharrezko laguntza, baliabide, zerbitzu eta babesa emateko eskumean eta zeregina duten erakundeei eta elkarteei eskatzen diete har ditzatela egokiak diren neurriak. Halaber, eraso honen egilea epailearen aurrera erameteko ikerketak ohiko arretaz egitera deitzen dei Herizaingo eta Justizia arduradunei.

 

Indakeria matxistak jatorri estrukturala duen heinean, arazo honi erantzun eta aurre egiteko neurriek ere integralak izan behar dute. Erronka pertsonen arteko harremanak berdintasunean oinarritzea da.

 

Horregaitik dei egiten dugu Gipuzkoako Batzar Nagusietatik pertsonen sozializazioaren prozesuei diziplina anitzeko esparruetatik heltzeko, erakunde publikoetatik emakume eta talde feministekin elkarlana eraikiz.

 

Azkenik, Batzar Nagusiek gipuzkoarrei dei egiten diete eraso hau gaitzetsi eta elkartsauna adierazteko erakundeek, emakume mugimenduek, talde feministek eta gainerako gizarte eragileek deituta egingo diren mobilizaioetan parte har dezatela,, indarkeria matxistari ezezkoa esan eta parekidetasunaren aldeko hautua guztiok gure egunerokoan egin dezagun, norbanako zein kolektibo gisa, eta erakunde zein gizarte mailan.

 

 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.