ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

ERAKUNDE ADIERAZPENA, CACERESEN BILLABONAKO EMAKUME BATEN HILKETA DELA ETA

2017-08-24

BILLABONA 1 BILLABONA 2
ERAKUNDE ADIERAZPENA, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA GAITZESTEKO, ARROYO DE LA LUZEN (CACERES) BILLABONAKO EMAKUME BATEN HILKETA DELA ETA.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek argi eta garbi gaitzesten dute Maria Sofia Tatoren erailketa, emakumeen aurkako indarkeria-adierazpen bortitzenaren biktima izan dena. Gipuzkoako Batzar Nagusiek dolumina, elkartasuna eta babesa agertzen dizkiete biktimaren senide eta gertukoei.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek emakumeen eta beren familia-ingurunearen aurkako indarkeriaren agerpen guztiak gaitzesten dituzte. Lehen mailako arazotzat jotzen dugun indarkeria matxista da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun bidegabeen agerpenik larriena, eta berauen arteko botere-harremanetan du jatorria, emakumeak mendean edukitzeko helburua dutelarik.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek herritarrei eskatzen diete har ditzatela konpromiso personal eta kolektiboak emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde, eta emakumeen kontrako edozein erasoren aurrean jarrera aktiboa har dezatela, izan ere, arazo kolektiboa baita, guztiona, eta guztion ardura da indarkeria matxistari aurre egitea. ERa berean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek konpromisoa hartzen dute erakunde gisa, berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako edozein erasori aurre egiteko lanari eusteko eta gainerako erakundeei eskatzen diete lidergoa har dezaten indarkeria matxistarik gabeko Gipuzkoa eraikitzeko eginkizuenan, lan horri eusteko konpromisoak hartuz, bakoitzak bere esparruan.

 

Azkenik, Batzar Nagusiek gipuzkoarrei dei egiten diete parte har dezatela erakundeek, emakume eta talde feministek eta gainerako gizarte eragileek deituta egingo diren mobilizazioetan erailketa hau gaitzetsi eta elkartsauna adierazteko.

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.