ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

ERAKUNDE ADIERAZPENA, AZPEITIKO LANGILE BATEN HERIOTZA DELA ETA

2017-08-25

ERAKUNDE ADIERAZPENA LANGILE BATEN HERIOTZA ERAGIN DUEN AZPEITIKO LAN ISTRIPUA DELA ETA.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek honako erakunde-adierazpena onartu dute, Azpeitian, Glual Energy enpresan langile bat hi dela salatzeko, ostiral eguerdian izandako lan istripuan.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek atsekabez hartu dute persona baten laneko heriotzaren berria, Azpeitiko Glual Energy enpresan, ostiral eguerdian, lanean ari zela ezbeharra izan eta hil egin baita. Batzar Nagusiek elkartasuna helarazi nahi diete langilearen senideei, lankideei eta lagunei. Aldi berean publikoki salatu nahi dute eta bere gaitzespena adierazi, hriotza eragin duen lan-ezbeharra dela eta.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek salatu nahi dute, halaber, istripuak nola edo hala eta edozeren gainetik ekidin beharra daudela, lan mota guztietan leehntasuna behar baitu izan la segurtasunak.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek berresten dute pertsonak, eta hein batean langileak direla gure herrialdearen garapen social eta ekonomikoaren muina. Horregaitik jotzen du ezinbestekotzat lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.

 

Ildo horretan, enpresetako partaie guztiei, nagusiei eta langileei, dei egiten diete laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete dezatela, laneko arriskuei aurrea hartzeko.

 

Lan-istripuak gure sistema ekonomiko-sozialaren egiturazko arazo bilakatu dira. Lan-arriskuen aurkako defentsarik onena prebentzioa eta prestakuntza dira, horien bidez lortzen baitute langileek ongizatea, ezagutza eta segurtasuna.

 

Horregaitik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen diete lan-arrikuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko proiektuetan lagun dezatela, lan-administrazioarekin eta erakunde sindikal zein patronalekin koordinazioan, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituak jazar ditzatela, baita ikuskapen funtzioak gehitu eta hobetu ere.

 

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, era berean, heriotza-istripua salatzeko eta familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimen guztietara atxikitzen dira, eta Gipuzkoako herritarrak animatzen dituzte ekimen horietan parte hartzera. 

 

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.