ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2018-07-02
Eider Mendoza: “Erabakitzeko eskubidearen bidea, gure konstituzio historikoak eguneratuz, herritarren esku hartzeaz eta herri-agindua betez”
Zumaiako Udaletxean elkartu dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak, uztailaren 2.ean urtero egiten duten Osoko Bilkura Ibiltarian. Bigarrena aldia da Gipuzkoako foru Parlamentua Zumaian batzartu dela demokrazia aldi hau 1979an hasi zenetik. Lehen Bilkura Ibiltaria Zumaian, 1995ean izan zen.
Eider Mendoza presidenteari eta batzarkideei nahiz Markel Olano Diputatu Nagusia buru duen Foru Aldundiko gobernuari harrera egin diote Zumaiako udal agintariek, Oier Korta alkatea buru zela.
Mendoza presidenteak Bilkura hasieran euskal foruen eta eskubideen ikuspegi historikoa eta politikoa aletu du, eskubide historikoak gaurkotzearen alde eginez, eta honela amaitu du hitzaldia:
“Garrantzitsua da atzera begiratzea aurrera jotzeko. Gure herriaren ezagutza historikoa ezinbestekoa da identitate pertsonal eta kolektiborako, Euskal Herri izateko eta munduan egoteko. Izan gaitezen gipuzkoar euskaldun gure geroa pentsatzen eta demokrazia eraikitzen, berdintasuna sendotzen eta giza duintasuna indartzen. Badugu zerk argitu erabakitzeko eskubidearen bidea eta non oinarritu guztion artean eta guztiontzako jaso dezakegun Euskal Herri baketu eta askea, bizitoki duin eta ona: gure konstituzio historikoen eguneratzean, herritarren esku hartzeaz eta herri-agindua betez”.
Zumaian egin den Osoko Bilkuran baliozkatua izan da 1/2018 Foru Dekretu-Araua, ekainaren 19koa,: sozietateen gaineko zerga, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga, eta Zergen Foru Arau Orokorra aldatzen dituena. Bozketaren emaitza: 43 baiezko eta 5 abstentzio. Bestetik, EH Bilduk aurkeztutako ebazpen-proposamena, presakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak pixa-oihalak birziklatzeko proiektuak martxan jartzeko, EAJko eta PSEko batzarkide-taldeen osoko zuzenketa izan da onartua, puntuz puntuko bozketa eginda 1. Puntua: 27 bai, 14 ez, 6 abstentzio 2. Puntua: 32 bai, 15 abstentzio
ORRI-OINA: