ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2018-07-04
Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordekideak Miramongo Teknologia Parkean dagoen Vivebiotech ikusten izan dira, enpresak gonbidatuta.
Birus-bektoreak egiten dituzte enpresa honetan, alegia, sano dauden birus garraiolariak erabiltzen dituzte zelula baten muinean material genetiko exogenoa txertatzeko, minbizia eta gaixotasun ez ohikoak sendatzeko eta, batez beste, lau hilabete irauten du prozesuak. Donostia Ospitalearekin harreman etengabea dute eta Onkologikoa bertatik bertara izatea ere garrantzitsua da, Gipuzkoako enpresaren arduradunek diotenez. Gaixoekin ari dira birus-bektore propioa sortzen, Lentisoma, eta 2020an hastekotan dira saltzen, Europan ezezik Estatu Batuetako merkatu zorrotzera iristeko asmoa du laborategiak, eta han bertan kokatzekotan da.
Ikustaldian
Enpresaren berri ematen izan dira zuzendariak: Gurutz Linazasoro neurologoa, presidente exekutiboa, Jose Manuel Franco zuzendari nagusia, Natalia Elizalde negozio-burua, Juan Carlos Ramirez zuzendari zientifiko-teknikoa eta Maider Goyena zuzendari ekonomiko-finantzaria. Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordeko bost taldeetako ordezkariak izan dira ikustaldian: EAJko Maria Angeles Lazkano, batzordeburua, Maije Zelaia, Lander Ugartemendia eta Jabier Altuna; EH Bilduko Judit Garcia; PSEko Maria Jesus Ejido eta Mikel Antxon Arrizabalaga; Podemoseko Monica Mora eta Mixto PPko Juan Carlos Cano.
ORRI-OINA: