ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2018-07-29
Gipuzkoako Batzar Nagusietan elkartze isila egin dute goizerdian batzarkide taldeetako ordezkariek Juan Mari Jauregi oroitzeko eta bakearen aldeko keinu gisa, erakunde honetako batzarkide izan zena ETAk hil zuela 18 urte bete diren egunean. Maixabel Lasa, Juan Mari Jauregiren alarguna eta Maria, alaba, bertan zirela, Eider Mendoza presidenteak lore-sorta ipini du Batzar Nagusien izenean eta bost minutuko isilunea egin dute batzarkideek eta beste erakundeetako agintariek. Bertan ziren Markel Olano diputatu nagusia, Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio foru diputatuak eta Enrike Ulibarriarana Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritzako biktimen arretarako arduraduna.
ORRI-OINA: