Lore eskaintza eta isilunea egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, indarkeria eta terrorismoaren biktima guztien oroigarri aurrean. Elkarretaratzean izan dira batzarkide taldeko ordezkariak eta Mahaikideak, Eider Mendoza presidentea buru zela, eta Foru Aldunditik, Markel Olano diputatu nagusia eta Denis Itxaso eta Jose Ignacio Asensio, Kultura eta Ingurumen diputatuak etorri dira Batzar Nagusietara.