ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2019-06-28
29 botoren babesa izan du EAJ-PNVren hautagaiak, talde jeltzaleko 20 batzarkideenak eta Alderdi Sozialistako 9 kideak. Gehiengo osoa alde, lehenbiziko bozketan izan da izendatua Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi XI. Legealdian, eta hala aldarrikatu du Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak. Ondoren Gipuzkoako domina ipini eta aginte-makila eman dio Ezeizabarrenak Olanori.
Juan Karlos Izagirre EH Bilduko hautagaiak bere taldearen babesa izan du, 17 boto. Eta beste 5 boto zuriak izan dira, Elkarrekin Gipuzkoa lau batzarkideenak eta Talde Misto Popularrarena.
Agur Jaunak doinu hotsean amaitu da saioa.
2019-06-28
ORRI-OINA: