ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2019-07-02
Osoko Bilkura Ibiltaria egin dute eguerdian Gipuzkoako Batzar Nagusiek, aurten Hondarribian. Xabier Ezeizabarrena lehendakariari eta Mahaiko kideei hala nola Markel Olano diputatu nagusiari eta eratu berria den foru gobernuari harrera egin die Txomin Sagarzazu alkateak, udal ordezkariekin batera. Ohorezko aurreskuaren ostean, Udalaren eta Batzar Nagusien Liburuetan sinatu dute agintariek eta ondoren batzarra egin dute.
Xabier Ezeizabarrena lehendakariak begiratua egin die Euskal Herriaren historiari eta egungo erronkei, adibidez, mundu mailako migrazio politikei eta klima aldaketari, eta etxean, herriaren eskubide historikoak eguneratzeko beharrari eta ekonomia hazkundearekin gizarte justiziaren garapenari, giza duintasuna, eskubide indibidual eta kolektiboen bidez eragiteko erabakia azpimarratuz Euskadik herri gisa iraun dezan.
Batzarra datorren urteko Bilkura Ibiltaria Bergaran egingo dela finkatu eta Agur Jaunak soinu hotsean amaitu da.
ORRI-OINA: