ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Donosti Cup: kirola baino zerbait gehiago

2019-07-09

1 DONOSTI CUP 2 DONOSTI CUP 3 DONOSTI CUP

“Kirola eta lehiaketa ondo daudela, baina askoz garrantzizkoagoak dira elkartasuna, begirunea eta elkar ezagutzea, Donosti Cupek bultzatzen dituen balioak, eta horregatik babesten dute Batzar Nagusiek ekimen hau eta zuen etorrera”, esan die Xabier Ezeizabarrena erakundeko lehendakariak Sierra Leonako futbolari gazteei.

 

Diamond Child taldeko arduradunak, Seyduk, eskerrak eman dizkie Ezeizabarrenari eta Batzar Nagusietako batzarkide-taldeei eta pozik daudela esan du Donostiara etortzeko aukeragatik.

 

Diamond Child taldearen oparia Sierra Leonako folklorearen adierazpen bizi eta alai bat izan da: kantu eta dantza afrikar bete dute Batzar Nagusietako Bilkura areto nagusia, baloiekin jolasean.

 

El presidente de las Juntas Generales Xabier Ezeizabarrena ha destacado “el valor de Donosti Cup más allá de lo deportivo y competitivo de los torneos”, razón por la que la institución foral apoya esta iniciativa que “busca fomentar el encuentro de jóvenes de muy distintas culturas y países y, en el caso del equipo de Sierra Leona, cultivar los valores de la solidaridad y el respeto”. Por su lado, Seydu, responsable del equipo de fútbol Diamond Child, ha agradecido el apoyo de las Juntas Generales a la vez que ha celebrado la oportunidad de poder acudir a Donosti Cup, que en su 29ª edición cuenta la participación de 640 equipos.

 

Donosti Cupeko taldeari harrera egiten, Ezeizabarrena lehendakariarekin Mahaiko kideak eta batzarkide-taldeetako ordezkariak izan dira, EAJ, EH Bildu, PSE, Elkarrekin Podemos eta PPko batzarkideak. Apirilean, 4.000 euroko diru-laguntza onartu zuten Batzar Nagusiek Sierra Leonako taldearen etorrera eta Palestinako beste birena babesteko, Al-Bustan eta Not to Forget Jenin-ena.

 

Aurreko asteburutik 640 futbol talde ari dira lehian Gipuzkoan zehar Donosti  Capeko 29.edizioan, larunbatera arte.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.