ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

Juan Mari Jauregiren oroipeneko ekitaldi isila

2019-07-29

1 JUAN MARI JAUREGI 2 JAUREGI 4 JAUREGI 3 JAUREGI

Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariak Juan Mari Jauregiren oroipenez eta bakearen alde elkartu dira ETAk batzarkide izandakoa hil zuela 19 urte bete diren egunean, lore eskaintza eta bost minutuko isilunea egin ondoren. Ekitaldian izan dira Maixabel Lasa, alarguna, eta Maria, alaba, erakundeko Mahaikideekin, Ernesto Merino Batzar Nagusietako lehendakariordea buru zela, eta batzarkide-taldeetako ordezkariekin.


Halaber, Foru Aldundiak ere erantzun du eta Jauregiren oroipen ekitaldian izan dira Markel Olano diputatu nagusia, Denis Itxaso bigarren diputatu nagusiordea, eta Eider Mendoza diputatu bozemailea eta Jose Inazio Asensio Ingurumen diputatua hala nola Jon Gambra Giza Eskubideetako zuzendaria.


Enrike Ullibarriarana Biktimekiko Politikaren aholkularia ere etorri da Jaurlaritzaren izenean eta Tolosako alkatea ere bai, Olatz Peon. Bestetik, elkarketara inguratu dira Juan Carlos Garcia Goena, 1987ko uztailaren 24an GALek hildakoaren alarguna eta alaba, Laura Martin eta Maider. Eta Batzar Nagusietako langileek ere esku hartu dute elkarketan.    

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.