ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2021-05-31
Batzordean bisita proposamena onartuta geratu ondoren, Batzar Nagusiaetan ordezkatuta dauden talde ezerberdinetako batzarkideak Gordailua-ra joan berri dira; Irunen kokatzen den Gizpuzkoako ondare bilduma zentroa ezagutzeko asmotan.
Gordailua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentroa da. Lurraldeko kultur ondarea biltzea, zaintzea eta ezagutaraztea du helburu nagusi. Gordailua elkargune bat da, jabe eta jatorri desberdinetako funtsak zaintzen ditu eta. Bilduma bateratua osatu ez ezik, kudeatu ere elkarlanean kudeatzen du. Milaka ondare-gai etnografiko, artistiko eta arkeologiko gordetzen ditu. Bere funtsei buruzko azterketak egiten ditu, bai eta kultur ondareari buruz besteen ikerketak erraztu ere.
Gordailua baliabide-zentro bat da. Gipuzkoako museo sareari laguntza eta zerbitzuak eskaintzen dizkion plataforma bat da, baliabideen optimizazioa eta iraunkortasuna sustatzen dituena. Gordailuak Gipuzkoaren memoriaren artxibo materiala eratzen du.
Gordailua Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari atxikita dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare bildumak biltzen ditu. Halaber, San Telmo Museoaren eta zenbait erakunde publiko eta pribaturen ondasunak ere gordetzen dira bertan; adibidez, Nestor Basterretxearen obra. Gehienbat etnografiako piezak eta artelanak dira, 70.000 ale baino gehiago guztira.
2015. urteaz geroztikz, Gipuzkoako Arkeologiaren eta Paleontologiaren biltegia ere bada, lurralde honetan egin diren indusketetan, prospekzioetan eta aurkikuntzetan ezustean eskuratu diren pieza arkeologikoak eta palenontologikoak zaintzeko. Gordetegi honetan 10.000 kaxa baino gehiago daude, mila aztarnategietan baino gehiagotan egindako indusketetatik eskuratuak.
ORRI-OINA: