ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2021-07-02
Ohiturak ohitura, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Osoko Bilkura Ibiltaria ospatu dute Mutrikun aurten. Bertako alkatearen hitzak eta Batzar Nagusietako lehendakariarenak entzuteko aukera izan da gaurko egunaz.
Herriko udaletxearen aurrean elkartu dira denak ospakizuna hasi aurretik: Mutrikuko alkateak eta udal zinegotziek harrera egin diete batzarkideei zein lehendakariari. Foru gobernua eta Markel Olano diputatu nagusia ere bertan egon dira.
Behin autoritate guztiak elkarturik, aurreskuaren ondoren, Osoko Bilkura aretora sartu dira. Bertan, Ohorezko liburuetan sinatu dute Ezeizabarrena lehendakariak, Olano diputatu nagusiak eta Palenzuela alkateak.
Koronabirusa dela medio, tamalez, batzarkide guztiek ezin izan dute parte hartu bilkuran; 51tik 19 bakarrik gerturatu ahal izan dira. Zinegotzi zein foru gobernu kide murriztua egon da ere bai. Guzti hauek BN-ko lehendakariaz eta foru-diputatu nagusiaz lagunduta.
Ezeizabarrena lehendakariak, osoko bilkurari amaiera eman dio “Agur Jaunak” abestiaz; Datorren urtean Tolosan ospatuko delaren esperoan. Ea guztizko normaltasunean izan daitekeen.
ORRI-OINA: