ARAKATZEKO LAGUNTZAK:

Edukira joan zuzenean.

Menura joan zuzenean.

Batzar Nagusien agenda.

Batzar Nagusietako ekimenak.



BILATZAILEAK

Menua ireki Bilatzailea erakutsi

Prentsa-bulegoa


ORRI HONEN BIDE-IZENA



ORRIAREN EDUKI NAGUSIA

EKITALDIA JUAN MARI JAUREGIREN OROIMENEZ

2021-07-29

2021 JAUREGI 1 2021 JAUREGI 2 2021 JAUREGI 3 2021 JAUREGI 4

EKITALDIA JUAN MARI JAUREGIREN OROIMENEZ

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariak Juan Mari Jauregiren oroimenez eta bakearen alde elkartu dira ETAk batzarkide izandakoa hil zuela 21 urte bete diren egunean, lore eskaintza eta bost minutuko isilunea eginez. Ekitaldian izan dira Maixabel Lasa, alarguna, eta Maria, alaba, erakundeko Mahaikide eta batzarkide-talde guztietako ordezkariekin, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria buru zela.

 

Halaber, ekitaldian izan dira Jaurlaritzaren izenean Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubideetako eta Memoriako sailburuordea eta Enrique Ullibarriana Biktimen Arretarako aholkularia. Foru Aldunditik, berriz, Eider Mendoza diputatu bozeramailea, Jose Inazio Asensio Ingurumeneko diputatua, Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretakoa eta Harkaitz Millan Kulturakoa, hala nola Jon Gambra Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendaria. Oroimen ekitaldian izan dira Tolosako alkatea, Olatz Peon, eta Foro Sozialeko Teresa Toda.

 


ORRI-OINA:

Orri honen hasierara joan.