ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2022-10-21
JAIME ARRESEREN OROITZAPEN EKITALDIA BATZAR NAGUSIETAN
Gipuzkoako Batzar Nagusietan elkartze isila eta lore eskaintza egin dute EAJ, EH Bildu, PSE-PSOE, Elkarrekin Gipuzkoa eta PPko batzarkide-taldeetako ordezkariek eta Mahaiko kideek, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria buru dela, Jaime Arrese Arizmendiarrieta oroitzeko eta bakearen aldeko keinu gisa, Komando Autonomo Antikapitalistek erakunde honetako batzarkide izan zena hil zutela igandean 42 urte beteko direnean.
Bertan izan dira Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubide eta Memoriako sailburuordea eta Foru Aldundiko hiru diputatu, Eider Mendoza bozeramailea, Jose Ignacio Asensio Ingurumenekoa eta Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretakoa, hala nola Jon Ganbra Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoko foru zuzendaria; Elgoibarko alkatearen ordezkari bezala Andrea Arriola zinegotzia etorri da eta Donostiako alkateak, Eneko Goiak, ere bat egin du deialdiarekin.
ORRI-OINA: