ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2022-11-11
AEG IKASTETXEKO IKASLEEN IKUSTALDIA
AEG Donostiako Berrikuntza Profesionalen Eskolako hogei bat ikasle etorri dira Batzar Nagusietara, bertako politikagintza eta euskal erakunde sisteman duten zeregina ezagutzera. Xabier Ezeizabarrena lehendakariak hartu ditu Administrazio eta Finantzako goi ikasketaak egiten ari diren neska-mutilak; ikustaldia batzorde gelan hasi da eta gero Osoko Bilkuren aretoan jarraitu dute, elkarrizketa giroan amaitu dutelarik.
Ate Irekiak
Ikustaldi hau Batzar Nagusietako “Ate Irekien” barrukoa da, Gipuzkoako erakundearen zeregina ikastetxe, unibertsitate eta herritarrei erakusteko pentsatua. Etortzeko eskaria, erakundeko webgunearen bidez egin daiteke:
ORRI-OINA: