AYUDAS A LA NAVEGACIÓN:

Saltar al contenido.

Saltar al menú.

Agenda parlamentaria.

Iniciativas parlamentarias.



BUSCADORES

Desplegar menú Mostrar buscador

Sala de prensa


RUTA DE ACCESO A LA PÁGINA ACTUAL



CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

HITZAK LEGE. Exposición en las Juntas Generales hasta el 12 de mayo

14-03-2023

2023-hitzak-lege-01 2023-hitzak-lege-02 2023-hitzak-lege-03 2023-hitzak-lege-04 2023-hitzak-lege-05 2023-hitzak-lege-06 2023-hitzak-lege-07 2023-hitzak-lege-08 2023-hitzak-lege-09 2023-hitzak-lege-10

 
“HITZAK LEGE” ERAKUSKETA BATZAR NAGUSIETAN


Euskaltzaindiarekin elkarlanean, “Hitzak Lege” izeneko erakusketa dago Batzar Nagusietan, historian zehar euskaraz egindako testu juridikoen bilduma bat erakusten duena. Erakusketa maiatzaren 12ra arte egongo da eta gero Arabako Batzar Nagusietan ipiniko dute.

 

Las Juntas Generales acogen la exposición “Hitzak Lege”, una recopilación de textos jurídicos en euskera a lo largo de la historia, una iniciativa que se lleva a cabo con la colaboración de Euskaltzaindia y que permanecerá abierta hasta el 12 de mayo.


Irekiera ekitaldian, Xabier Ezeizabarrena lehendakariak azpimarratu du “Hitzak Lege” erakusketaren bidez “gure herrian errotutako legeak” egin duen bidea antzeman daitekeela. Euskaltzaindiako Iker Sailburua den Miriam Urkiak, Akademiaren eta herri erakundeen arteko “elkarlana” balioetsi du. Ondoren, Gotzon Lobera euskaltzain urgazleak erakusketako testuak azaldu dizkie bertaratu direnei.


En la inauguración el presidente de las Juntas Generales, Xabier Ezeizabarrena, ha destacado la importancia de conocer las referencias propias arraigadas en el Pueblo Vasco, mientras que la responsable de investicación de Euskaltzaindia, Miriam Urkia, ha resaltado el valor de la colaboración entre instituciones públicas y culturales.

 

Xabier Ezeizabarrena lehendakariarekin, Bartzar Nagusietako Mahaiko kideak izan dira irekieran, Estitxu Elduaien, Julio Astudillo, Marivi Eizagirre eta Saioa Bandres. Batzarkideak ere bai, Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-PNVko bozeramailea, EH Bilduko Joxemari Carrere, Susana Garcia Chueca bozeramaile sozialista, Javier Busselo Elkarrekin Gipuzkoako kidea, besteak beste, eta Batzar Nagusietako langileak. Foru Aldunditik, berriz, Markel Olano diputatu nagusia eta Garbiñe Mendizabal, Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria etorri dira. Eta Euskaltzaindiatik  Erramun Osa, idazkariordea, Ibon Usarralde, egitasmoen bateratzailea, eta Iñaki Mendizabal, komunikazio arduraduna, Miriam Urkia eta Gotzon Loberarekin batera.

 

Aurkezpena amaitutakoan, erakusketarako prestatu den liburuan sinatu dute Xabier Ezeizabarrena lehendakariak eta Markel Olano diputatu nagusiak.
 

 

Descarga de archivos relacionados

 


PIE DE PÁGINA:

Ir a inicio de esta página.