ARAKATZEKO LAGUNTZAK:
BILATZAILEAK
LAGUNTZARAKO MENUAK:
ORRI HONEN BIDE-IZENA
ORRIAREN EDUKI NAGUSIA
2023-05-25
ATECE GIPUZKOA BATZAR NAGUSIETAN
Gipuzkoako elkarte bat izan da Batzar Nagusietan, Burmuineko Gaitza dutenen Gipuzkoako Elkartea, ATECE. 29 lagun etorri dira, batzuk makuiluekin, beste batzuk gurpil-ahulkietan, boluntario eta zaintzaileek lagunduta eta Jose Manuel Amador, elkarteko buruarekin.
ATECE Elkarteak 30 urte beteko ditu datorren urtean eta iaz Gipuzkoako Foru Aldundiaren Boluntario Saria jaso zuen. Haren ondorioz Diputazioko Jauregia eta Foru Alduniaren berri izan zuten eta orain Batzar Nagusiak ezagutzera etorri dira. Xabier Ezeizabarrena jarduneko lehendakariak egin die ongietorri eta beraiekin egon da, Gipuzkoako Foru Parlamentuaren zeregin eta eskumenen berri ematen.
Ate Irekien bidez hitzordua eskatzeko
ORRI-OINA: